Donostiako Udalak Loiolako kuarteletako lurrak berreskuratzeko eskaria berretsi du EAJ-PNVk

Luke Uribe-Etxebarriak adierazi duenez, "instalazioek erabilera eskasa dute eta, hala ere, funtsezko kokalekua dira hiriaren garapenerako, eta garapen ekonomiko eta sozialerako".
27 Urria | Senatua

Luke Uribe-Etxebarria EAJ-PNVko senatariak Donostiako Udalaren eskaera historikoa berretsi du gaur, "zaharkitutako kuartel batzuek okupatutako lursail batzuek Urumeako ibarra berroneratzeko hiri-proiektu baten esparruan bizitoki garapenari bide eman diezaioten". Senatari jeltzaleak gogorarazi duenez, "Loiolako kuartelek erabilera eskasa dute eta hiri-ingurunean kokatuta daude"; beraz, "Lursail horiek Udalak duen eduki sozial handiko proiektu batera bideratu beharko lirateke, eta, horrela, Donostiako herritarren zerbitzura jarri, etorkizuneko hiri-proiektu misto baten bidez, bereziki gazteei zuzendutako bizitegi- eta aisialdi-eremuekin eta jarduera ekonomikoekin".

Senatuko Defentsa Batzordean izandako eztabaidan Uribe-Etxebarriak gaineratu duenez, "Loiolako kuartelak anakronismo bat dira, eta Donostiako instalazioak ez datoz bat Europako defentsaren behar estrategikoekin, ezta XXI. mendean dauden mehatxu mota berriekin eta Donostiaren beharrekin ere". "Soldaduzka duela 20 urte amaitu zen, eta gaur egungo beharrak efektiboen arrazionalizazioa eta teknologien garapena dira, baita mehatxu hibridoak, biogudak eta zibermehatxuak ere. Europak ezegonkor eta tentsioan duena hegoaldeko muga osoa da, Itsaso Beltzetik Gibraltarrera, Ekialde Ertainetik, Saharaz hegoaldeko Afrikatik eta Mediterraneo ekialde eta mendebaldetik ", azpimarratu du senatariak.

Zentzu horretan, "arrazionaltasuna, zentzutasuna eta sen ona" eskatu dizkio senatariak Defentsa Ministerioari, "bizi dugun garaiarekin bat datorren akordio bat negoziatzeko". Horrez gain, "Espainia hutsaren" zenbait lurralderen eskaerei erantzutea proposatu du, hain zuzen ere, "garapen ekonomikoa errazteko instalazio militarrak eskatzen dituztenean".

PARTEKATU