Europako Gutun Soziala "orain inoiz baino beharrezkoagoa" dela jakinarazi dio EAJ-PNV Taldeak Lan ministroari

Nerea Ahedok Gorte Nagusietan berresteko eskatu du, eta Yolanda Diazek iragarri du urtea amaitu baino lehen egingo duela.
20 Urria | Senatua

Nerea Ahedo EAJ-PNVko senatariak Europako Gutun Sozial berrikusiaren berrespena arintzeko egindako errekerimenduaren ondorioz, Lan ministroak izapide hori "urtea amaitu baino lehen" egingo dela iragarri du. Ahedok nabarmendu duenez, Europako Kontseiluaren itun horrek garrantzi handia du arlo sozialean; izan ere, Espainiako Estatuak 1996an onartu zuen itun horren bertsio berrikusia, 2000. urtean sinatua, eta, Ministroen Kontseiluak 2019ko otsailaren 1ean Gorteetara bidaltzea onartu bazuen ere, oraindik ez du izapide hori bete.

"Gobernuak 10 hilabete daramatza martxan eta ez dakigu ezer egin duen", gaineratu du. "Pandemia batean murgilduta gaudela ulertzen dugu, baina hau ezin da aitzakia izan. Hain zuzen ere, krisi ekonomiko eta soziala eragin duen osasun krisi honetan, inoiz baino beharrezkoagoa da eskubide sozialak bermatuta egotea ", gaineratu du.

PARTEKATU