Izaskun Bilbaok baloreak, gardentasuna eta bermeak proposatzen ditu Europari “arduragabekeria artifizialaren” kontrako txertoa jartzeko

Europako parlamentuko diputatu jeltzale Izaskun Bilbao Barandicak gogora ekarri duenez, pertsonek baino ezin dute bermatu gizalegea, elkartasuna, aniztasuna eta demokrazia moduko baloreek adimen artifiziala aplikatzeko algoritmoak eta programak inspiratzea
Izaskun Bilbaok baloreak, gardentasuna eta bermeak proposatzen ditu Europari “arduragabekeria artifizialaren” kontrako txertoa jartzeko
19 Urria | Europako Legebiltzarra

Horregatik defendatu du baloreek, gardentasunak eta bermeek bidea eman dezatela Europa teknologia estrategiko hau “arduragabekeria artifizialaren pandemia izan daitekeen gehiegikeriatik babesteko”. Era berean nabarmendu du onartu beharko litzatekeen legeria argi, sinple eta komunak ez lukeela Batasunaren lehiakortasuna zamatu behar eta tokian tokiko jarduna estimulatu beharko lukeela.

Izaskun Bilbao Barandicak nabarmendu du, gainera, “plan global honek tokian tokiko jarduna bultzatu behar duela, gaitasun teknologikoak koordinatuz eta hobeto ezagutuz, talentua sustatuz, toki bakoitzeko ekintzailetza eta enpresa berriak sortzea bultzatuz. Horrela, sistema industrialari ezagutza eta balioa eskainiz, Euskadi moduko erregioek, Von der Leyen Presidente andreak eredugarri jo duenak, Batasunari lagun diezaioten lehiakortasun globala irabazteko”.

“Batasunaren baitan teknologia hori aplikatzea arautuko duten legeek beren barne garapenean printzipio etikoak aurreikusi behar dituzte, esan du ordezkari jeltzaleak, algoritmoetan norabide partzialei aurrea hartzeko, alderdi industrial eta juridikoak argitzeko etaformulak ezartzeko, eta adimen artifiziala funtsezko den gertakarietatik eratortzen den erantzukizun zibila argi eta garbi egon dadin”.

PARTEKATU