Bingen Zupiria: "Txosten juridikoak egokitzat jotzen du pandemiari aurre egiteko Euskadin jarraitutako estrategia"

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak agerraldia egin du Gobernu Kontseiluaren osteko ohiko prentsaurrekoan
Bingen Zupiria:
13 Urria | Eusko Jaurlaritza

Bingen Zupiria sailburuak Gobernu Zentralak Madrilgo Erkidegoarentzat Alarmaren Estatua deklaratzeko joan den astean hartutako erabakiak ekar ditzakeen ondorioei buruz lehendakariak eskatutako txosten juridikoaren alderdi batzuen berri eman du.

Zupiria bozeramaileak azaldu duenez, lehenengo ondorio argia da hartzen diren osasun-neurriek, ezinbesteko berme sanitario eta zientifikoaz gain, beti izan behar dutela berrespen juridikoa. Horrela, Sailburuak azpimarratu du txostenak bermatu egiten dituela Euskadin erabakiak hartzeko erabili diren irizpideak, osasun-prebentzioko irizpideekin, osasun-larrialdiko egoera deklaratuta eta LABI aktibatuta, kontsulta- eta koordinazio-organo gisa, eta Espainiako Gobernuarekin etengabeko komunikazioan.

Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Bingen Zupiriak jakitera eman du Gaurko Gobernu Kontseiluan Lehendakariak berak 2020-2024 Legealdirako Gobernu-Programa aurkeztu duela, gaur bertan Legebiltzarrera bidaliko den dokumentua. Zupiriak azaldu duenez, Gobernu-Programak hiru ardatz eta lehentasun nagusi finkatzen ditu: guztion osasuna bermatzea, ekonomia eta enplegua biziberritzea eta berpizkunde horretan inor atzean ez uztea, eta lehentasun horiek ardatz hartuta, hamar helburu zehazten ditu Legealdi berri honetarako:

Gainera, Zupiria sailburuak nabarmendu du dokumentua lau ardatz nagusitan dagoela egituratua: ABERASTASUNA, ekonomia eta enplegua berpizteko helburuarekin; PERTSONAK, osasuna, heziketa, zerbitzu sozialak, berdintasuna, bizikidetza, kultura eta giza-eskubideak bermatuz; PLANETA, energia- eta klima-trantsizio justua eta iraunkorra lortzeko eta AUTOGOBERNUA, burujabetza zabalagoa eta hobea lortzeko.

Bestalde, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak jakinarazi du gaurko Gobernu Kontseiluak ontzat eman duela Eusko Legebiltzarrari proposatzea, Andoni Aldekoa de la Torre izenda dezala EiTBko zuzendari nagusi izateko.

Hezkuntza sailari dagokionez, Bozeramaileak aditzera eman du Gobernu Kontseiluak onartu egin duela 27,6 milioi euro bideratzea laguntza-ildo ezbedinetara: 26,6 milioi haur eskolako zerbitzuak eskaintzen dituzten zentru pribatuetarako; 200.000 euro materiale zientifikoa erosteko; eta 800.000 euro Lanbide heziketako ikasleek enpresetan egingo dituzten egonaldiak laguntzeko.

Iturria: Irekia

PARTEKATU