EAJ-PNV eta El Pi-Proposta per les Illes Balears alderdiek Bruselan eta Madrilen estrategia bateratuak ezartzea adostu dute

Izaskun Bilbao Barandica, Aitor Esteban eta Estefanía Beltrán de Heredia, hurrenez hurren Europako Parlamentuko eta Estatuko Kongresu eta Senatuko bozeramaile jeltzaleak, Sabin Etxean batzartu dira gaur goizean Balear Irletako alderdi horretako presidente eta idazkari Antoni Amengual eta Tolo Gilirekin
EAJ-PNV eta El Pi-Proposta per les Illes Balears alderdiek Bruselan eta Madrilen estrategia bateratuak ezartzea adostu dute
02 Urria | EBB

EAJ-PNV eta El Pi-Proposta per les Illes Balears alderdiek akordio bat adostu dute gaur Europako Parlamentuan, Diputatuen Kongresuan eta Senatuan estrategia politiko bateratuak eramatea xede. Akordio honek are estuago egiten ditu alderdi biak lehenagotik lotzen dituzten harremanak, 2019ko maiatzean Europako Parlamenturako azken hauteskundeetan koalizio berean aurkeztu zirelarik. Hauteskundeen ondorioz, Bilbao Barandica Europako Parlamentuko diputatu berrautatua izan zen. Bilbao Barandica bera eta Aitor Esteban eta Estefanía Beltrán de Heredia, hurrenez hurren Estatuko Parlamentuko ganbera bietako buru jeltzaleak, gaur goizean Sabin Etxean batzartu dira Balear Irletako alderdiko presidente izendatu berri Antoni Amengualekin eta Tolo Gili idazkari nagusiarekin, esandako erakunde horietarako jarduera ildo nagusiak zehazten hasteko. Amengual eta Gili Itxaso Atutxa Bizkai Buru Batzarreko presidente andrearekin ere batzartu dira gaur goizean.

Izaskun Bilbao Barandicak aditzera eman du PiB alderdiko buru berriekin eginiko topaketak balio izan duela “lankidetza egituraturako mekanismoak birpasatzeko eta indartzeko, mekanismo hauek CEUS Koalizioari aukera ematen baitiote beren kezkak eta ardurak Europako erakundeetaraino helarazteko. Tresna batzuk zehaztu ditugu Europako parlamentuaren jarduerari jarraipena egiteko tresnen inguruko informazio eta ezagutza hobeto partekatzeko. Era berean, Euskadirentzat eta Balear Irlentzat interesgarri izan daitezkeen sektore eta gaiak zerrendatu eta aztertu ditugu, besteak beste turismoa, garraioak, kontsumoa, kultura edo eleaniztasuna. Horren guztiaren ondorio gisa, gure mekanismoak indartu ditugu kezka horiek guztiak Europako Parlamentuan era guztietako ekimen bihurtzeko”. Termino berberetan egin da eta antzeko emaitzak utzi ditu Estebanek eta Beltran de Herediak Amengual eta Gilirekin egin duten bilerak.

El Pi alderdiko presidente Antoni Amengual ere asebete agertu da gaur bertan “antzeko ikuskera politikoa partekatzen dugun eta Europako azken hauteskundeetan koalizioan aurkeztu garen alderdi politikoarekin hitzartu dugun akordioarekin. Akordio honek ahalbidetuko du Balear irlek erakunde ezberdinetan ahotsa izatea, bai eta indarrak bateratzea partekatzen ditugun interesen defentsarako”.

PARTEKATU