Euskal Taldeak Mozal Legea aldarazteko aurkeztu duen proposamena babestu du Kongresuak

Mikel Legardak gogora ekarri du arau honek “kontrako balorazio orokorra” jaso zuela “kontrola egiteko” zela ezartzeaz gain “autoritario” jo zelako, eta aldarazpena arrazoitu du “norabide okerrean” egiten duela esanez
29 Iraila | Kongresua

Kongresuak gaur babestu du Hiritarren Segurtasuna Babesteko Lege Organikoaren aldarazpena, `Mozal Legea´ izenez ezagutzen duenarena, Euskal Taldeak proposatu duena ontzat emanez. Lege Proposamena izapidera onartu du Ganberak, eta hemendik aurrera egingo du bere ibilbidea Barne Batzordean.

Osokoan hitza hartu duenean, Mikel Legardak  Euskal Taldeak Kongresuan bigarren aldiz aurkeztu duen aldarazpen hau arrazoitu du gogora ekarriz gizarteak, hainbat indar politikok, eskubide eta askatasunen defentsarako nazioarteko erakundeek, Espainiako abokatutzak, Elkarte judizial batzuek, Herriaren defendatzaile andreak, nazioarteko hedabideek eta erreferentziazko jotzen diren hainbat ahotsek kontrako balorazioa egin zutela. Hala baieztatu du arau honi buruzko iritzia dela kontrola egiteko egin dela eta autoritarioa dela. Legardak ildo beretik baieztatu du “norabide okerrean” egiten duela”.

“Uste dugu errealitate soziala ondo interpretatzen dugula lege hau eztabaidagarria dela esaten badugu eta herriaren oniritzia jaso ez duela eta lege polemikoa dela esaten badugu”, esan du. “Mozal Legea izena eman zaio desadostasunaren kontra doalako, gizartea kontrolatzeko legetzat jotzen delako, eskubide zibilen eta askatasunen lege murriztailetzat”.

Euskal Taldeak planteatu duen aldarazpenean jasotzen denez, EAJ-PNVren aburuz Mozal Legeak  ez du behar bezala neurtzen segurtasunaren eta askatasunen arteko harremana” eta Legardak adibide modura aipatu du jatorrizko legean greba eskubidea, manifestazio eta bilera eskubidea nola jasotzen diren edo segurtasun poliziaren ahalmen orokorrak nola arautzen diren, Legearen erregimen zigortzailean ematen den “desorekaz” aparte.

Legardak era berean ekarri du gogora arau hau onartu zenean ematen zen testuingurua  eta esan du “kontrola egiteko erantzun autoritariotzat” hartu zela krisi ekonomikoaren ondorioz gizartean haserrea adierazteko eman ziren adierazpenei erantzuna emateko. Zentzu berean nabarmendu du ikuskera autoritario horrengandik urrun ez daudela  garai berean zigor zuzenbidean egin ziren aldaketak, Zigor Kodea aldarazi zenean “iritzi eta adierazpen delituen”, gai honetan Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren gaitzespena jaso dutelarik “zein sindikalistek grebetan pikete izenekoen bidez parte hartzearen zigorgarritasuna areagotzeko”.

Laburbilduz, Legardak aldarazpen horiek kokatu ditu “Arriskugarritasunaren Zigor Kodea” izenekoan, non segurtasuna polizia kriminalaren kategoria nagusi bihurtzen den Estatuak eta botere publikoek eskura dituzten baliabide eta tresna guztiekin defendatu behar dutena”.

Halaber, diputatu jeltzaleak baieztatu du Hiritarren Segurtasuna Babesteko Legearen balorazio negatibo orokorra egiaztatu egin dela Eugenio Pino Poliziako orduko buruak egindako adierazpenekin. Fernandez Diaz ministroak izendatu zuenean ere esan zuen agian  bera aukeratu zutela Polizia Nazionalaren istiluen kontrako polizia unitateetako buru gisa zeukan esperientziagatik eta esan zuen “baliagarria izan zela krisi ekonomiko eta sozialaren ondorioz gizartean arnasten zen giro liskartsuan”.

 

Amaitzeko, Legardak Parlamentuko taldeei eskatu die eztabaida hau bihur ez dezatela “Poliziari buruzko ezbai”, hori egingo balute  “atzamarra eta ilargia gauza bera esatea bezala litzatekeelako”. Zentzu berean baieztatu duenez “sektario eta arduragabekeria da Estatuko Segurtasun eta kidegoak santutzat zein deabrutzat jotzea”. “Gu bezalakoak gara, edozein hiritar bezalakoak, eta jakin dakit 10 urte baino gehiagotan Polizia Kidego bat zuzendu dudalako nahiko inguruabar zailetan, eta halakoetan onena zein txarrena irten ohi da”, amaitu du.

PARTEKATU