Eusko Jaurlaritzak ekonomia suspertzeko eta galdutako enplegu guztia berreskuratzeko Berpiztu Programa zehaztu du

ñigo Urkullu lehendakariak Euskadiko ekonomia suspertzeko eta enplegua sustatzeko Berpiztu Programa aurkeztu du. Programa horren helburua da ekonomia suspertzea eta, honen bidez, galdutako enplegu guztia berreskuratzea eta enplegu aukera berriak sortzen laguntzea
Eusko Jaurlaritzak ekonomia suspertzeko eta galdutako enplegu guztia berreskuratzeko Berpiztu Programa zehaztu du
29 Iraila | Eusko Jaurlaritza

"Gure helburua, hain zuzen ere, langabezia % 10etik behera kokatzea da.Helburu hori denok batera lan egiteko gai bagara bakarrik lor daiteke. Hori da auzolana", adierazi du Lehendakariak.

Zehazki, Berpiztu Programak helburu hauek ditu: 135.000 lanpostu sustatu; 6.000 enpresa eta mikroenpresa berri sortzen lagundu; Ikerketa eta Garapeneko 1.000 proiektu berri sustatu;10.000 industria-enpresei lagundu; 4.000 industriaren eta zerbitzu aurreratuen balio erantsia handitu; 100 elikagai-industriaren balio erantsia handitu; eta 1.400 merkataritzaren, ostalaritzaren eta turismoaren balio erantsia handitu.

Hazkunde Jasangarriaren esparruan kokatzen den eta hiru trantsizioei erantzuteko konpromisoa hartzen duen programa honek 13.250 milioi euroko aurrekontua izango du 2020-2024 aldirako.

Lehendakariak azpimarratu du Euskadik bere indarguneak eta aktiboak dituela ekonomiaren eta enpleguaren suspertze horri bermeekin aurre egiteko; hala nola, Ekonomia Ituna, aurreko krisiak gainditzearen esperientzia, lankidetza publiko-pribatua, industria onbideratua eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Sare indartsua. "Batez ere, Gobernu sendoa dugu, aurrekontuak arrera ateratzeko gehiengo nahikoarekin, eta horrek Berpiztu Programa martxan jartzea ahalbidetzen du", nabarmendu du.

Laster, programa hiru foru-aldundiekin eta euskal udalekin partekatuko da, Eudelen bidez, eta, gainera, eragile ekonomiko eta sozialen ekarpenak jasoko dira, Elkarrizketa Sozialerako Mahaiaren eta Mahai Sozioekonomikoaren bidez. Ekarpen horiek jaso ondoren, behin betiko dokumentua adostuko da, eta Berpiztu Programa urriaren amaieran onartuko da Gobernu Kontseiluan.

Iturria: Irekia

 

PARTEKATU