Aitor Estebanek “benetako desproportzio” deitu du Torra Presidentearen gaitasungabetzea

Euskal Taldeko bozeramaileak deitoratu du gai politiko batean bide judiziala baliatu izana, eta baieztatu du horrela “auzia konpondu beharrean zailtasunetan sakontzea baino ez dela lortzen”
Aitor Estebanek “benetako desproportzio” deitu du Torra Presidentearen gaitasungabetzea
29 Iraila | Kongresua

Aitor Estebanek, Diputatuen Kongresuko Euskal Taldeko bozeramaileak, Torra Presidentearen gaitasungabetzea, atzo ezagutzera eman zena, “benetako desproportzio” jo du, eta deitoratu du bide judiziala erabili izana auzi politikoa konpontzeko orduan: “Bide judizialetik lortuko den gauza bakarra da zailtasunetan sakontzea”, esan du.

Kongresuan egin den prentsaurrekoan eta atzo EBBk adierazitakoarekin bat eginik, Estebanek baieztatu duenez “justiziaren oinarria da ekintzen eta ebazpen edo zigorren arteko proportzioa”, eta “larrigarri” jo du gaitasungabetutako pertsona Kataluniako ordezkari gorena izatea.

Beste alde batetik eta hedabideetan ezagutzera eman diren Kitchen auziaren inguruko grabaketa berriez galdetuta, bozeramaile jeltzaleak baieztatu du gai hau “sakona eta larria” dela, ezagutzen diren azken berrietatik harago eta Francisco Martínez Segurtasun Idazkari ohiaren adierazpenak aintzat hartuta. Edozein kasutan, zuhurtziaz jokatu du Ikerketa Batzordeak egin ditzakeen aurrerapenei edo egin ditzakeen lanei dagokienez; izan ere, litekeena da ostegun honetan Osoko Bilkurak onartzea, auzi judizializatua delako, eta esan du komunikabideek "elikatuko" dutela Ikerketa Batzordea "berak jaso dezakeen dokumentazioa baino gehiago", baina berretsi du "gertakariak larriak" direla, eta "gaur gertatutakoa baieztatuko balitz, are gehiago" izango litzatekeela”.

Amaitzeko, Estebanek Taldeei eskatu die Mozal Legea izenez ezagutzen denaren aldarazpena babestea, Euskal Taldeak gaur arratsaldean osoko bilkurara eramango duena. Bozeramaile jeltzaleak gogora ekarri du lege aldarazpena “ez dela gauza berria”, duela hiru urte baino gehiago proposatu zelako. Azkenean ezin izan zen izapidea burutu hauteskundeak aurreratu behar izan zirelako. Orain, eta Espainiako gobernuaren aldetik gai honen inguruan ematen ari den gelditasunaren aurrean, EAJ-PNVk aldarazpen “zabal eta asmo handikoa eta baina neurtua” aurkezten du, Aitor Estebanen esanetan “Ganberaren gehiengo baten atxikimendua jaso lezakeena”.

PARTEKATU