EAJ-PNVren Euzkadi Buru Batzarraren adierazpena Torra Presidentea gaitasungabetua izan ondoren

Après avoir connu la décision du Tribunal Suprême de déclarer inhabile le 131e President de la Generalitat de Catalunya, Joaquim Torra, pour le non retrait d’une pancarte dont le message ne violait aucun droit fondamental ni ne supposait une agression ou une menace pour quiconque ou pour quelconque entité, l’Euzkadi Buru Batzar d’EAJ-PNV souhaite manifester ce qui suit :
EAJ-PNVren Euzkadi Buru Batzarraren adierazpena Torra Presidentea gaitasungabetua izan ondoren
28 Iraila | EBB

Funtsezko eskubiderik urratzen ez zuen eta erasorik edo inoren kontrako mehatxurik egiten ez zuen pankarta ez kentzeagatik, Auzitegi Gorenak Joaquim Torra Kataluniako Generalitateko 131. Presidentea gaitasungabetzeko hartu duen erabakia ezagutu ondoren, EAJ-PNVren Euzkadi Buru Batzarrak ondorengoa adierazi nahi du:

-Auzitegi Gorenaren erabakia deitoratzen dugu eta erabateko desadostasuna adierazten dugu. Estatuko botere ezberdinen aldetik ‘procés’ izenekoaren inguruan hartu den enegarren erabaki okerra izan da. Kasu honetan, begien bistakoa eta guztiz nabarmena da epaitu den gaiaren garrantziaren, pankarta bat ez kentzea, eta epaiaren arteko desproportzioa, hau da, Kataluniako Generalitateko Presidentea gaitasungabetu izana, berez larria eta historian aurrekaririk ez duen zerbait delarik. Zentzu honetan, gure elkartasuna eta hurbiltasuna adierazi nahi diegu Torra President jaunari eta Kataluniako herri osoari.

-Erabat gaitzesten dugu Espainiako Estatuan politika judizializatzea, elkarrizketa politikoaren porrotaren adierazlerik argiena delarik. Berresten dugu guztiz konbentzituta gaudela Kataluniako egoera politikoak eta han bizi den gatazkak ez dutela konponbiderik aurkituko ebazpen judizialen bidez, ezta espetxeratzeen bidez ere, baizik eta elkarrizketaren bidez, politika eta negoziaketarekin eta, azken finean, Kataluniako hiritarrek askatasunez eta demokraziaren bidetik adierazitako borondatea errespetatuaz .

-Berresten dugu uste osoa dugula Kataluniako eta Euskadiko errealitate nazionalak aitortzea dela etorkizunerako bideari ekiteko oinarririk onena. Katalunia eta Euskadi nazio bi gara eta, bakoitza bere bidetik joanda ere, askatasuna eta demokrazia lortzeko asmo berbera partekatzen dugu.

PARTEKATU