Joseba Agirretxeak Europako nekazaritza funtsen kudeaketa deszentralizatua eskatu dio Planas ministroari

Diputatu jeltzaleak uko egin dio Plan Estrategiko Nazional bakar baten derrigortasunari, baina Jaurlaritzak funtsen gauzatze-maila erkidegoen banaketarako baliozko irizpidetzat hartzea baloratu du, EAJk eskatu bezala
Joseba Agirretxeak Europako nekazaritza funtsen kudeaketa deszentralizatua eskatu dio Planas ministroari
24 Iraila | Kongresua

Joseba Agirretxeak, Euskal Taldeko Nekazaritza gaietarako bozeramaileak, Europako nekazaritza funtsen kudeaketa deszentralizatua eskatu dio Planas ministroari, erkidegoak izan daitezen funts horiek ezartzeko arduradunak.

Kongresuko Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Batzordean (Espainiako Gobernuko burua bertan izan dela), Agirretxea nekazaritza plan estrategiko nazional bakarra izatearen aurka agertu da, "Akats bat" izan delakoan, eta Planas Europa mailako jarrera deszentralizatzaile horren defentsan "oldarkorrago" ez aritzea deitoratu du.
"Gure ustez, nekazal errealitate ezberdinek plan ezberdinak behar dituzte, lurralde esparru eta errealitate ezberdinak kontuan hartu behar direlako", baieztatu du Agirretxeak. Horren ildotik, diputatu jeltzaleak esan du autonomia-erkidego bakoitzaren berezitasunak aintzat ez hartzeak "atsekabe orokorra edo oso pozik ez egotea" eragin dezakeela, "Beste batzuk oso kontuan hartu gabe geratzen diren bitartean".

Nolanahi ere, Agirretxeak baloratu du ministroa funtsen gauzatze-maila ezartzearen alde agertu dela, autonomia-erkidegoen banaketan baliozko irizpide gisa, EAJ-PNVk eskatu izan duen bezala. "Positibotzat jotzen dugun urratsa da, eta erne egongo gara hala izan dadin", adierazi du diputatu jeltzaleak.

Azkenik, Agirretxeak bere esker ona adierazteko hitzak esan ditu lehen sektorearentzat, egungo egoeran "asko sufritu" duelako, eta gogorarazi du "nahikoa zor" diogula. Halaber, Espainiako Gobernuari eskatu dio "kontuan har dezala sektorearen sakrifizioa Elikadura-katearen hurrengo Legean”

PARTEKATU