Etxebarriko enpresa batek 600 motor elektriko egin ditu Correosentzat

Nuuk Mobility Solutionsek eskaeraren azken unitateak eman berri ditu. Espainiako erakunde publiko batek enkantera atera duen kontraturik handiena izan da,ibilgailu elektrikoez hornitzeko
Etxebarriko enpresa batek 600 motor elektriko  egin ditu  Correosentzat
01 Iraila | Berria

Hiriak mugikortasun iraunkorrago baterantz doaz, gero eta ibilgailu elektriko eta hibrido gehiago daude, eta enpresa publikoek mugimendu horren aitzindari izan behar dute. Bide horretan, Correosek 600 motor elektriko erosi ditu, Nuuk Mobility Solutions enpresa bizkaitarrak garatutakoak, RIEJU motor fabrikatzailearekin elkarlanean. Espainiako erakunde publiko batek enkantera atera duen ibilgailu elektrikoen kontratu handiena da, eta beste urrats bat mugikortasun berdeago baterantz.

Nuukeko ingeniariek Etxebarrin (Bizkaia) diseinatu eta garatu dituzte ibilgailu horiek, eta RIEJUk Figueresen (Girona) dituen instalazioetan industrializatu eta fabrikatu dira.

PARTEKATU