Europako Parlamentuko oroimen taldeak Sassoli presidentearen aurrean salatu du Vox-ek frankismoaren alde argitaratu duen mezua

Espainiatik Euroganberan oroimen historikoa jorratzen duen lantaldean aritzeko aukeratutako diputatuek erakundeko presidenteari zuzendutako eskutitz eman dute argitara. Eskutitz honetan Savid Sassoli-ri eskatzen diote adierazpen publikoak egitea Hermann Tertsch Vox-eko kideak Europako Parlamentuko diputatu guztiei bidali dien mezu frankistaren kontra agertuz
Europako Parlamentuko oroimen taldeak Sassoli presidentearen aurrean salatu du Vox-ek frankismoaren alde argitaratu duen mezua
21 Iraila | Europako Legebiltzarra

Europako diputatu guztiei helarazi zaie Vox-en frankismoaren kontra eginez eta Tertsch diputatuaren mezuari erantzunez egin den salaketa hau, eta idazki horretan gogora ekarri dira diktaduren banalizazioa gaitzesteko eta beren krimenak ikertzea exijitzeko egin diren Europako lege xedapenak eta nazioarteko erakundeek eginiko adierazpenak. Jarraian laburbiltzen da VOX-ek arlo honetan egin duen ibilbidea, eta amaitu da esanez ultraeskuineko ideologia neofrankista edo diktadura hori babesteko ekintzak guztiz onartezin joko liratekeela “Nazien erregimenaren edo Mussoliniren diktaduraren defentsan” egingo balira. Horregatik eskatu dute zorroztasun berbera aplikatzea frankismoaren inguruan eginikoen aurrean.

Arrazoi horiengatik, Oroimenari buruzko Lege proiektua defendatzen duen oroimen taldeko diputatuek VOX-ek frankismoa defendatzeko eginiko adierazpenak kritikatzen dituzte eta baieztatu dute Espainiako gobernua prestatzen ari den testuaren helburua dela “nazioarteko zuzenbideak eta Batasunak berak oroimen historikoan eta biktimen eskubideek exijitzen dituzten jarraibideak betetzea”.

Izaskun Bilbao Barandicak uste du mezu frankista salatzeko egin den idazki honek balioko duela “Europako Parlamentu osoak ikus dezan Vox-en sustatzaileak nortzuk diren. Europan Mussolini edo Hitler defendatzea, Vox-ek Francorekin egiten duen moduan,eskandalu bat izango litzateke. Pertsona batek Kongresuan esaten duenean gobernu demokratikoaren gainetik Francoren diktadura nahiago duela, argi erakusten du nolakoa den. Pertsona bat gai denean idazteko Konstituzioaren eta errepublikaren defendatzaileek, diktaduraren aurka agertu zirenek, demokrazia bahitu zutela, horrek erakusten du hiru urteko gerran eta berrogei urteko diktaduran sartu gintuen estatu kolpea legitimatzen duela. Horrek erakusten du VOX-eko buruak ultraeskuinekoak direla, frankismoaren nostalgikoak, mendebaldeko demokrazia guztietan lehenagotik porrot egin duten irtenbide sinpleegi eta zaharkituak proposatzen dituztenak, demokrazia eta parte hartzea indartuaz baino konponduko ez ditugun arazo konplexuei aurre egiteko".

Europako Parlamentuko oroimen taldea osatzen dute Clara Aguilerak, Pernando Barrenak, Izaskun Bilbao Barandicak, Toni Comínek, Manu Pinedak, Clara Ponsatík Carles Puigdemontek, Sira Regok, Diana Ribak, Jordi Solék, Miguel Urbanek, Ernest Urtasunek eta Idoia Villanuevak. Halaber, lan horietan parte hartzen du Bloque Nacionalista Galego alderdiko diputatu ohi Ana Mirandak.

PARTEKATU