Izaskun Bilbaok Bruselari eskatu dio Zaldibarko istripuari buruzko lehen iritzia zuzentzea

Izaskun Bilbao Barandicak Europako Batzordeari eskatu dio Zaldibarko zabortegiaren gaineko kontrolaren akatsei buruzko lehen iritzia alda dezala, uste baitu instalazioan gertatutakoari buruzko gutxieneko ezagutzarik gabe formulatu zela
Izaskun Bilbaok Bruselari eskatu dio Zaldibarko istripuari buruzko lehen iritzia zuzentzea
10 Iraila | Europako Legebiltzarra

Europako diputatuak, bere ekimenean, Europako Batasunaren gobernuari jakinarazi dio aste honetan ezagutu den Ricargo Energy & Environment aholkularitza-enpresa britainiarraren azterlan independenteak ziurtatzen duela zabortegian egin ziren ikuskaritzek eta baimenduta zeuden jarduerek Europako araudia betetzen dutela, bai industria-hondakinei dagokienez, bai zabortegien kudeaketari dagokionez, eta ikuskapen-jarduerak ere legearen araberakoak direla.

Europako Batzordeak maiatzaren 13an argitaratu zuen hasiera bateko iritzia Euskadiko zabortegian gertatutako ezbeharrari buruz, Partido Popularrak Europan duen taldeak egindako galdera sorta bati erantzunez. Galderetan gertatutakoari buruzko datuak jaso arren, hain zuzen ere, Eusko Jaurlaritzak berak egindako ikuskapenetan oinarritzen ziren, Virjinijus Sinkevicius ingurumen-komisarioak iragarri zuenez, Bruselak ezbeharraren tamaina eta ondorioak ikertuko zituen, giza bizitzen galeren zein ingurumenari eginiko kaltearen ikuspuntutik .Gainera, adierazi zuen galderetan emandako informazioak, paradoxikoki Eusko Jaurlaritzak berak egindako ikuskapenei buruzko datuetatik zetorrenak, zera ezartzen zuen"Hondakindegiaren funtzionamenduan agintari eskudunek eta/edo organo jurisdikzionalek detektatu, zaindu eta, azken batean, zehatu beharko lituzketen akats garrantzitsuak ikusten ditu".

Erantzunaren edukiak eta tonuak Eusko Jaurlaritzaren kexa ofizial bat eragin zuen, eta, hain zuzen ere, azpimarratu zuen erantzunean jasotako balio-judizioak Euskadiko agintariei egin beharreko kontsulta bideratu gabe egin zirela (kasu horietan hamar aste dituzte Batzordetik jasotzen dituzten galderei erantzuteko), eta, ondorioz, inolako konklusiorik aurreratzeko moduko daturik gabe. "Eurodiputatuak adierazi duenez, erantzuna deigarria iruditu zitzaigun zuhurtziagabekeriagatik, eta hain desegokia izan zen, ezen, Gasteiztik egindako kexa horren ondoren eta diputatuen hainbat galderari erantzunez, komisarioak ez baitzuen tesi berbera defendatzen jarraitu. Hala, hurrengo asteetan askoz zuhurragoa izan zen, eta esan zuen Europako Batzordeak ezin zuela baloraziorik egin Euskaditik bidaltzen zizkioten datuak aztertu arte, agintariek hamar aste zituztela bidaltzeko, eta azterketa egin ondoren bakarrik egongo zela balorazioren bat egiteko moduan. “Espero dut oraingoan urrats hori ematea,hau da, hasierako iritzia zuzentzea eta ikustea, txosten honen edukiaren arabera, ez direla bere lehen iritziak konfirmatu".

Bere ekimenean, Izaskun Bilbao Barandicak Batzordeari jakinarazten dio "milioika tona hondakin berrikusi, desagertutako pertsona baten gorpua berreskuratu eta lurra egonkortu ondoren", bi txostenek egiaztatzen dutela prozesu honetan ez dela Erkidegoko legediaren urraketarik egon, eta kolapsatutako instalazioan egindako kontrol-eragiketak bermatzen dituztela. Hala dio Eusko Jaurlaritzak egindako txostenak, eta bereziki "Ricargo Energy & Environment" auditore britainiarrak egindako independenteak, ondorioztatzen baitu funtzionamendu-lizentziek eta aldizkako jarduera-kontrolek Europar Batasuneko araudia betetzen dutela eta ikuskapenak "ongi egituratu eta xehetzat" jotzen dituztela.

Argudio horiekin Izaskun Bilbao Barandicak Europako Batzordeari galdetu dio noiz izango duen prest tragedia honen inguruko behin betiko irizpena. Gainera, Bruselak bere gain hartu duen gardentasun eta lankidetza jarrera aitortzea nahi du.

PARTEKATU