Aitor Estebanek Pedro Sanchezi jakinarazi dio EAJ-PNV aurrekontuak negoziatzeko prest dagoela

Euskal Taldeko bozeramaileak ekonomia eta gizartea suspertzeko kontuak aurkezteko eskatu dio Presidenteari, industriaren alde egin beharko dutela gaineratuz
Aitor Estebanek Pedro Sanchezi jakinarazi dio EAJ-PNV aurrekontuak negoziatzeko prest dagoela
03 Iraila | Kongresua

Aitor Estebanek Espainiako Gobernuko presidenteari jakinarazi dio gaur EAJ-PNV prest dagoela Estatuko Aurrekontu Orokorrak negoziatzeko. Moncloan ia bi orduko bilera izan du Pedro Sanchezekin, eta Estebanek ekonomia eta gizartea suspertzeko kontuak aurkezteko eskatu dio presidenteari, industriaren aldeko apustu argia eginez.

Bozeramaile jeltzaleek esandakoaren ildotik, Estebanek Sanchez presidenteari jakinarazi dio EAJ-PNVren ustez "logikoa eta koherentea" dela Aurrekontuek bere Gobernua eratzea ahalbidetu zuen gehiengoa izatea.

Mahai gainean izan dira, halaber, organo konstituzionalen berrikuntza, pandemiaren bilakaera eta Europako funtsak bideratzeko formulak, EAJ-PNVren ustez funtsezkoak baitira ekonomia eta gizartea suspertzeko.

Estebanek berak atzo adierazi zuen bezala, bilera honen ondoren beste bilera diskretu batzuk egingo dira, bien arteko elkarrizketetan sakontzeko eta EAJ-PNVk Gobernuarekin bat egiteko duen borondate horrek Aurrekontuak onartzea ahalbidetuko duen akordio bat ekar dezakeen ikusteko.

PARTEKATU