Adostasunean oinarritutako Gobernu programa baten ardatzak zehazteko harremanak izatea eta proposamenak elkarren artean partekatzea adostu dute EAJ-PNVk eta PSE-EEk

Adostasunean oinarritutako Gobernu programa baten ardatzak zehazteko harremanak izatea eta proposamenak elkarren artean partekatzea adostu dute EAJ-PNVk eta PSE-EEk
20 Uztaila | EBB

EAJ-PNVren eta PSE-EEren ordezkaritzak Bilbon batzartu dira gaur goizean, eta bertan ondorioztatu dute alderdi biek diagnosi bera partekatzen dutela Herri honek hurrengo legealdira begira izango dituen lehentasunen inguruan, eta biek egoki jotzen dutela, albait arinen, pandemiatik ateratzeko lana gidatuko duen Jaurlaritza sendo eta egonkorra eratu beharra dagoela.

Xede horrekin, alderdi biek elkarri hitzeman diote harremanetan jarraituko dutela eta elkarren artean proposamenak partekatuko dituztela bien artean adostu beharko den Gobernu Egitasmoaren ardatzak erabakitzeko eta akordio batek ekarri beharko duen lankidetzaren oinarriak ezartzeko.

EAJ-PNV eta PSE-EE bat datoz Eusko Jaurlaritza abian jartzearen beharrarekin, zeinak ikasturte politiko berriari heldu ahal izango baitio datozen hilabeteotan osasunaren arloan hartu beharko diren neurriak hartzeko, bai eta susperraldi ekonomikoari eta enplegua sortzeari laguntzeko neurriak hartzeko ere.

PARTEKATU