Josune Gorospek, hezkuntza gaietarako Euskal Taldeko bozeramaileak, Unibertsitate ministroa premiatu du gazteen lan-gaitasunak areagotzeko neurriak hartzera

LOMLOE legeari buruz, Gorospek Celáa-ri esan dio "Gernikako Estatutuak hezkuntzaren inguruan ezartzen dituen ardatzak errespetatu behar dituela"
17 Ekaina | Kongresua

“Finago aritu beharra dago asmatzeko, eta ez dago denborarik galtzeko”, esan dio diputatu jeltzaleak Ministroari, gaurko kontrol bilkuran, EAJ-PNV  gazteen lan etorkizunaren inguruan kezkatuta dagoela adierazi ondoren. Testuinguru berean, Gorospek bi proposamen zehatz egin ditu. Alde batetik, Unibertsitateko Prestakuntza Dualera egokitutako lan kontratua egiteko modalitatea abian jartzea erreklamatu du. “Existitu ere ez da egiten”, tamaldu da Gorospe, eta iragarri du Euskadiren aldetik  “Euskadiko hiru unibertsitateek Unibasq-ekin eta  Confebask-ekin, Eusko Jaurlaritzaren  eskutik” proposamenak egingo dizkiotela,Ministerioa gaur egun lantzen ari den Errege Dekretuaren zirriborroan

Bigarrenez eta “unibertsitateko esparrutik lan esparrura salto egiteko moduak egokitzeko” lanari dagokionez, Gorospek Ministroari erreklamatu dio Euskadiko ikasleek daukaten “paradoxari” irtenbidea bilatzea. “LHtik Unibertsitatera ezagutza-familia berean beren prestakuntza ibilbidea egiten duen ikasleriak ikasgaiak konbalidatzeko aukera dauka gai hori Euskadiko legerian jasota dagoelako. Baina alderantziz ez da gauza bera gertatzen: unibertsitateko prestakuntza LHrekin osatu nahi dutenek ezin dute ezer konbalidatu Estatuko legeriak aukera hori ematen ez duelako”, azaldu du.

“Begira iezaiozue Euskadiri, sarritan esan ohi duzue Euskadi erreferentzia bat dela; begiratu zer egiten den, nola egiten den eta zein erritmorekin egiten den. Ezin gara denbora galtzen ibili”, amaitu du.

EUSKAL TALDEAREN JARRERA LOMLOE LEGEAREN EZTABDAIDAN

Halaber, gaurko osoko bilkuran eta Kongresuan izapide prozesuan dagoen hezkuntza lege berriari oposizioko taldeek aurkeztu dizkioten osoko zuzenketen eztabaidaren kariaz, Gorospek gogora ekarri du EAJ-PNVk, euskal hiritargoak hartu zuen konpromisoarekin eta talde jeltzaleak bere hauteskunde programan jasota daukanarekin ildo beretik, premiazko jotzen duela “LOMCE legearen ordez bestelako lege bat onartzea, Gernikako Estatutuak gai honen inguruan ezartzen dituen ardatzak errespetatuko dituena”.

“Guk esan dezakegu hautesleriarekin hartzen ditugun konpromisoak bete egiten ditugula”, esan du Gorospek. Hala, eta hauteskunde programan jasotakorekin ados, hezkuntza legeria berriak “jaso beharko luke Euskadiren berezitasuna eta historikoki daukan eskubidea hezkuntza lege propioak eta hezkuntza eredu propioak egiteko, onartzeko eta betearazteko”. Hori izango da Euskal Taldearen abiapuntua eta gidalerroa hezkuntza-gaien inguruan negoziatzeko orduan, “eta hitz egiteko eta negoziatzeko bokazioa daukagu”, nabarmendu du Gorospek.

Amaitzeko, diputatu jeltzaleak mahai gainean jarri ditu EAJ-PNVk LOMCE legearen kontra agertzeko orduan izan zituen eta dituen arrazoiak. “Laburbilduz, lege birzentralizatzailea da, 30 urtetan hizkuntzaren inguruan adostu zirren kontsentsuak urratzen ditu eta balioa kentzen dio Lanbide Heziketari”.

PARTEKATU