Azken asteetan hirugarrenez Deustuko batzokiaren kontra eginiko eraso onartezina irmoki salatu du BBBk

Lurralde-exekutibak egileei berriro exijitu die halakoak egiteari berehala utz diezaiotela eta gogoratu du 32 direla Bizkaian saboteatutako EAJ-PNVren egoitzak

Azken asteetan hirugarrenez Deustuko batzokiaren kontra eginiko eraso onartezina irmoki salatu du BBBk 06Ekaina 06 |
BBB

PARTEKATU

Enegarren aldia da Bizkai Buru Batzarra herrialdeko batzokiren baten kontra eginiko pintadak gaitzesteko adierazpenak egin behar dituela. Oraingo honetan Desutuoko batzokia izan da, hirugarrenez azken asteetan, pintadekin agertu dena. Ezezagun batzuek, anonimotasunean ezkutatuta, Patxi Ruiz ETAko presoaren egoeraren inguruko mezuak idatzi dituzte bazokiko horman. BBBk berriz adierazi nahi du halako jarduerak erabat gaitzesten dituela, denboraz eta lekuz kanpo daudelako eta guztiz ulertezinak direlako. Halaber, ez dute laguntzen elkarbizitzaren eta ezberdina errespetatzeko bidean.

Orobat, BBBk askatasunaren eta demokraziaren kontrako eraso hauen egileei eskatzen die, berriz ere, jarduera horiek egiteari utz diezaiotela eta Euskadiko alderdi politiko guztiei , eta oso bereziki EH Bilduri, eskatzen die gaitzespen honekin bat egitea. EH Bilduri exijitzen diogu publikoki eta argi eta garbi eraso hauetatik aldentzea, gerta litekeelako egunotan Euskadiko kaleetan entzun diren oihu eta kontsignen egileek (marra gorri guztiak gainditzen dituztenak, guk honezkero gainditutzat jotzen genituenak) uztailaren 12an, hautestokietan, beren koalizio abertzalearen identifikazioak erakustea. Horregatik, EH Bildu da praktika horietatik, kontsigna eta sabotaje mafioso horietatik aldentzeko interesik handiena izan beharko lukeena.

Egunsentian gauzatutako erasoarekin, 32 dira Bizkaian zenbatu diren sabotajeak. Erasoak jasan dituzten beste egoitzak ondorengoak izan dira: Usansolo, Lezama, Kastrexana, Lemoiz, Arrigorriaga, Larrabetzu, Artea, Areatza, Bilbo Zaharra, Deusto (birritan), Arrankudiaga, Sabindarrak (birritan), Begoña, Erandio Goikoa, Ariz (Basauri), Durango, Abadiño, San Miguel (Basauri), Gurutzeta (Barakaldo), Gernika, Errepelega (Portugalete), Mungia, Algorta, Getxo Zaharra, Berango, Igorre eta Portugalete. Beraz, esan liteke garaiz eta tokiz kanpo egoteaz gain guztiz ulertezinak diren era horretako jardueren gorakada eman dela.

Interesatu Zaitez