Loiu eta Abandoko batzokien aurka egin diren erasoak salatu ditu BBBk

Bizkaiko exekutibaren esanetan, Bizkaiko jeltzaleen egoitzetan izandako 26 erasoek agerian uzten dute ekintza onartezin eta justifikaezinen gorakada kezkagarria eman dela

Loiu eta Abandoko batzokien aurka egin diren erasoak salatu ditu BBBk 01Ekainak
2020
2020 EkainaK 01 |
BBB

PARTEKATU

Loiu eta Abandoko batzokiak bihurtu dira azken aste hauetan EAJ-PNV jasaten ari den jazarpen kanpaina onartezin eta justifikaezinaren azken protagonista. Txorierriko eta Bilboko egoitza jeltzale hauek 'amnistia osoa' exijitzen duten eta Patxi Ruiz ETAko presoaren 'egarri eta gose' grebari erreferentzia egiten dioten pintadekin agertu da gaur goizean. Zoritxarrez, azken egunotan, horrelako jokaerek gorakada kezkagarria izan dute, eta, horren aurrean, gizarte zibila eta alderdi politikoak ezin gara geratu ezer egin gabe eta besoak gurutzatuta. Horregatik, BBBk beste behin ere salatu eta gogorarazi behar du horrelako jokabideak denboraz eta tokiz kanpo daudela eta guztiz ulertezinak direla. Halaber, ez dute inola ere laguntzen bizikidetzaren eta desberdinarekiko errespetuaren bidean aurrera egiten, eta hori da, hain zuzen, euskal gizartearen gehiengo nagusi batek eskatzen duena, bere historiako orrialde beltzenak atzean utzi nahian. Ildo horretan, Bizkaiko Exekutibak Euskadiko alderdi politiko guztiei eskatu die publikoki bat egin dezatela salaketarekin, mezu irmo eta sendoekin.

Loiu eta Abandoko batzokiaren kontra egindako honekin 26 sabotaje zenbatu dituzte Bizkaian. Erasotako beste egoitzak honako hauek izan dira: Larrabetzu, Artea, Areatza, Bilbo Zaharra, Deustu (bitan), Arrankudiaga, Sabindarrak (bitan), Begoña, Erandio Goikoa, Ariz (Basauri), Durango, Abadiño, San Miguel (Basauri), Gurutzeta (Barakaldo), Gernika, Repelega (Portugalete), Mungia, Algorta, Getxo Zaharra, Berango, Igorre eta Portugalete. Ondorioz, argi eta garbi geratu da  azken aldi honetan nabarmen ugaritu direla denboraz eta lekuz kanpo egoteaz gain erabat ulertezinak diren jarduera onartezin eta justifikaezinak.

Interesatu Zaitez