Azken asteetan bigarrenez Deustuko batzokiaren kontra eginiko eraso onartezina irmoki salatu du BBBk

Lurralde-exekutibak egileei berriro exijitu die halakoak egiteari berehala utz diezaiotela eta gogoratu du 24 direla Bizkaian saboteatutako EAJ-PNVren egoitzak
Azken asteetan bigarrenez Deustuko batzokiaren kontra eginiko eraso onartezina irmoki salatu du BBBk
31 Maiatza | BBB

Enegarren aldia da Bizkai Buru Batzarra herrialdeko batzokiren baten kontra eginiko pintadak gaitzesteko adierazpenak egin behar dituela. Oraingo honetan Desutuoko batzokia izan da, bigarrenez ezken asteetan, pintadekin agertu dena. Ezezagun batzuek, anonimotasunean ezkutatuta, ‘presoak kalera’ mezua idatzi dute. BBBk berriz adierazi nahi du halako jarduerak erabat gaitzesten dituela, denboraz eta lekuz kanpo daudelako eta guztiz ulertezinak direlako. Halaber, ez dute laguntzen elkarbizitzaren eta ezberdina errespetatzeko bidean. Euskal alderdi politiko guztiei eskatzen die ekintza onartezin hauen gaitzespenarekin bat egin dezatela modu argi eta irmoan.

Bizkai Buru Batzarrak argi eta garbi adierazi nahi du halako jarduerak ez datozela bat gaur egun gizartean dagoen heldutasun politiko eta demokratikoarekin eta tolerantzian, aurrerabidean eta argi utzi du elkarbizitzan oinarritutako herri ereduari eragozpenak eta oztopoak baino ez zaizkiola jartzen.

Gaur goizaldekoarekin, 24 dira azken asteetan Bizkaian erasotako batzokiak. Hala, azken eraso hau gehitzen zaie Larrabetzu, Artea, Areatza, Bilbo Zaharra, Deustu, Arrankudiaga, Sabindarrak (bi aldiz), Begoña, Erandio Goikoa, Ariz (Basauri), Durango, Abadiño, San Miguel (Basauri), Gurutzeta (Barakaldo), Gernika, Errepelega (Portugalete), Mungia, Algorta, Getxo Zaharra, Berango, Igorre eta Portugaleten egin direnei.

PARTEKATU