Unidos Podemos, ERC, Junts per Catalunya, PNV, EH Bildu, Más País, Cup, BNG eta Bloc Nacionalista Valencià taldeek manifestu bat sinatu dute Jordi Cuixart eta Jordi Sanchezen askatasuna eta oinarrizko eskubideen defentsa egiteko

Fiskaltzak Amnistia Internazionala GKEren azken txostenari kasu egin gabe Jordi Cuixarti askatasuna emateari uko egin ondoren, CUP, BNG, Más País, Bloc, EH Bildu, EAJ-PNV, Junts per Catalunya, ERC eta Unidas Podemos alderdiek "Jordi Cuixart eta Jordi Sanchezen askatasunaren eta oinarrizko eskubideen erabileraren alde" izenburuko adierazpena izenpetu dute Espainiako gobernuari beren kezka adierazteko eta funtsezko eskubideak defendatzeko neurriak erreklamatzeko,hauen artean Jordi Cuixart eta Jordi Sánchezen askatasuna, Amnistia Internazionala erakundeak eginiko txostenean jasotzen denez
Unidos Podemos, ERC, Junts per Catalunya, PNV, EH Bildu, Más País, Cup, BNG eta Bloc Nacionalista Valencià taldeek manifestu bat sinatu dute Jordi Cuixart eta Jordi Sanchezen askatasuna eta oinarrizko eskubideen defentsa egiteko
29 Maiatza | Kongresua

Amnistia Internazionala erakundeak, txosten horretan eskatu du Cuixart eta Sanchez berehala aske uztea eta ezarri zaien kartzela zigorra bertan behera uztea; halaber, Estatuari sedizio delitua berraztertzeko eskatu dio. Gobernuz Kanpoko Erakundeak txosten hori Fiskaltzari (Auzitegi Konstituzionalari eta Estatuko Fiskaltza Nagusiari), Estatuko Abokatutza Nagusiari eta Demokraziaren epaiketaren aldeei bidali zien. Amnistia Internazionalaren arabera, erakunde horiek ahalegina egin beharko lukete Cuixarten eta Sanchezen aurka ezarri zen 9 urteko kartzela-zigorra "gehiegizkoa eta neurrigabea" baliogabetua izan dadin. Adierazpen askatasuna eta bilera baketsuak egiteko eskubideak urratu direla argudiatu du gobernuz kanpoko erakundeak, giza eskubideen nazioarteko zuzenbideak berak eskatzen duena urratuz. Halaber, Espainiako Estatuari eskatu dio sedizio delitua "nabarmen" berrikusteko, desobedientzia zibil baketsuko egintza legitimoak bidegabe kriminalizatzen ez direla bermatzeko eta, horrela, herritar guztien adierazpen eta bilera baketsuak egiteko askatasunen erabilera legitimoa arriskuan ez jartzeko.

Hori dela eta, manifestua sinatu duten taldeek Espainiako Gobernuari eta herritarrei adierazi diete ez dutela onartzen “Jordis-en epaia”, bidegabea dela uste baitute. Halaber, Amnistia Internazionalaren txostena Auzitegi Konstituzionalak, Fiskaltzak eta Estatuko Abokatutzak aintzat har dezatela eta, ondorioekin bat etorriz, berehala aske utz dezatela eskatu dute.

Manifestua sustatu duten taldeek Gobernuari eskatzen diote mekanismo juridikoak abiarazteko, bere eskumenen esparruan, hala nola Zigor Kodearen aldarazpena, Amnistia Internazionalak adierazten duen bezala, non matxinada eta sedizio delitua indargabetu edo erreformatzen den, bere aplikazioa, Auzitegi Gorenak Jordis-en kasuan interpretatzen duen bezala, legezkotasunaren printzipioaren aurkakoa dela uste baitute.

PARTEKATU