Gaur goizaldean Artea, Areatza, Deusto eta Bilbo Zaharra batzokien kontra egin diren erasoak gaitzetsi ditu BBBk

EAJ-PNVren Bizkaiko exekutibak EH Bilduri erreklamatu dio egoitza jeltzaleen kontra martxan jarri den mehatxu eta sabotaje Kanpaina honen egileengandik publikoki eta argi eta garbi bereiztea
Gaur goizaldean Artea, Areatza, Deusto eta Bilbo Zaharra batzokien kontra egin diren erasoak gaitzetsi ditu BBBk
27 Maiatza | BBB

Bizkai Buru Batzarrak sendo gaitzetsi nahi ditu, berriz ere, Bizkaiko lau batzokiren kontra egin diren azken erasoak. Ohitura triste eta lotsagarri bihurtzen hasia den honetan, gaur goizean Artea, Areatza, Deustu eta Bilbo Zaharra batzokiak agertu dira pintadekin zeinetan EAJren izena diana baten barruan jarri den, `amnistia osoa´ eskatzen den edo Patxi Ruiz ETAko presoaren `egarri eta gose´ grebari erreferentzia egiten zaion. Halako mehatxuak erabat onartezinak eta justifikaezinak dira, are gehiago 2020an. Euskal gizarteak duela hiru urte utzi zuen atzean, eta behin betiko, bere historiako garairik tragiko eta latzena: ETAren terrorismoa.

BBBk askatasunaren eta demokraziaren kontrako eraso hauen egileei eskatzen die, berriz ere, jarduera horiek egiteari utz diezaiotela eta Euskadiko alderdi politiko guztiei , eta oso bereziki EH Bilduri,eskatzen die gaitzespen honekin bat egitea. EH Bilduri exijitzen diogu publikoki eta argi eta garbi eraso hauetatik aldentzea, gerta litekeelako egunotan Euskadiko kaleetan entzun diren oihu eta kontsignen egileek (marra gorri guztiak gainditzen dituztenak, guk honezkero gainditutzat jotzen genituenak) uztailaren 12an, hautestokietan, beren koalizio abertzalearen identifikazioak erakustea.Horregatik, EH Bildu da praktika horietatik, kontsigna eta sabotaje mafioso horietatik aldentzeko interesik handiena izan beharko lukeena.

22 dira, dagoeneko, Bizkaiko Batzokiek azken asteotan jasan dituzten erasoak. Azken ordu hauetan egin direnak gehitzen zaizkie Arrankudiaga, Sabindarrak, Begoña, Erandio Goikoa, Ariz, Durango, Abadiño, San Miguel (Basauri), Gurutzeta (Barakaldo), Gernika, Repélega (Portugalete), Mungia, Algorta, Getxo Zaharra, Berango, Igorre, Sabindarrak (San Ignazio-Bilbo) eta Portugaleteko egoitza jeltzaleetan egin direnei.

PARTEKATU