Etxanok Ogasun ministroari gogoratu dio bere Gobernuaren zeregina dela 2021erako aurrekontuak prestatzea

EAJ-PNVko senatariak agerian utzi du kontuak COVID-19ak sortutako egoerara egokitu behar direla, eta Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoan aurrekontuen egonkortasunerako helburuak berriro negoziatzea eskatu du.
Etxanok Ogasun ministroari  gogoratu dio bere Gobernuaren zeregina dela 2021erako aurrekontuak  prestatzea IKUSI BIDEOA
19 Maiatza | Senatua

Maria Dolores Etxanok Estatuko Aurrekontu Orokorrak diseinatzeko eta formulatzeko duen betebeharra gogorarazi dio Maria Jesus Montero Ogasun ministroari. Nahiz eta orain eta egoera honetan 2020ko aurrekontuak formulatzea egokia ez dela uste duen, "Logikoena 2021eko Aurrekontuen izapideak hastea" dela esan du, are gehiago kontuan hartuta epe laburrean jardun beharko dela COVID-19aren  ondorio sozial eta ekonomikoak arintzeko. "Beharrezkoa izango da kontu publikoen etengabeko desorekei aurre egitea eta eredu ekonomikoa birformulatzea, eredu inklusiboa, berdea, berdintasunezkoa eta pertsonak bere politiken erdigunean jarriko dituena", baita inbertsio publikoa ekonomiaren traktore gisa ere.

Halaber,EAJ-PNVko senatariak egiaztatu du beharrezkoa dela berriro negoziatzea Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak martxoaren 11n Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoan aurrekontuen egonkortasunerako adostu ziren helburuak, bai eta Nafarroakoak ere, COVID-19ak aurreikuspen guztiak "suntsitu" dituelako. "Estatu osatu eta deszentralizatuan, arkitektura instituzionala errespetatuz, gehien indartu behar direnak dira  Autonomia Erkidegoen eskumen esklusiboak (osasuna, gizarte-politika, hezkuntza), eta lehen lerroko udalen eskumenak ahaztu gabe, herritarren beharrak aintzat hartuta".

Udalei dagokienez, Etxanok gogorarazi du horiek direla egonkortasun arauak betetzen dituztenak”. Superabita  dute, baita  kutxako soberakina ere, herritarrei ematen zaizkien prestazio eta laguntzei eusteko, eta  udalerrien egitura ekonomikoan bizi-sektoreei laguntzen dien sektoreei laguntzeko, bai eta merkatari txikiei, Enpresa Txiki eta Ertainei eta langile autonomoei”. Hala ere,  eta 2020rako diru-sarreren aurreikuspena % 20 murriztuko dela jakin arren, "Ezin dute superabit hori libreki erabili", salatu du. "Orain pertsonengan gastatu behar dugu, aurreztuta daukaguna baliatu behar dugu horretarako. Estatuak ez dauka egonkortasunaren malgutasuna beretzat hartzeko eskubiderik, ezta Autonomia Erkidegoak eta Udalak erakunde txikiago jotzeko ere", aldarrikatu du.

PARTEKATU