Alarma-egoerari zuzenketa aurkeztu dio EAJ-PNVk deseskalatze prozesuaren kudeaketa autonomia erkidegoekin elkarlanean egitea proposatzeko

Diputatuen Kongresuko Euskal Taldeak era berean eskatu du Espainiako Gobernuak trantsizio aldi honetan deitu daitezkeen hauteskunde autonomikoak behar bezala garatzen lagundu dezala, eta hurbiltasun geografikoak lehentasuna izan dezala barrendegi diren udalerrietan.
Alarma-egoerari zuzenketa aurkeztu dio EAJ-PNVk deseskalatze prozesuaren kudeaketa autonomia erkidegoekin elkarlanean egitea proposatzeko
05 Maiatza | Kongresua

Espainiako Kongresuko Euskal Taldeak zuzenketa aurkeztu dio gaur Ministroen Kontseiluak onartutako alarma-egoerari, zeinetan datozen asteetarako deseskalatze-prozesua ezarri den, prozesu hori hobetzeko eta lurralde-eremu bakoitzeko errealitatera egokitu ahal izateko.

Hala, Euskal Taldeak azken asteetan izan duen jarreraren ildo beretik, eta Lehendakariak adierazitakoaren arabera, Euskal Taldeak proposatu du deseskalatze prozesu hori autonomia-erkidegoekin batera kudeatzea.

Zehazki, EAJ-PNVk trantsizio-fase bakoitzean ezartzen diren neurriak "Autonomia Erkidego bakoitzarekin batera" adostea eskatu du, horrela, krisiaren koerabakia eta kogobernantza praktikara eramanez, eta neurri horiek "Autonomia Erkidegoetako Presidenteek aplikatzea,lurralde bakoitzean Estatuaren ordezkari diren heinean".

Era berean, gaur bertan erregistratu den idazkian, EAJ-PNVk Estatuko erakundeen aldetik beharrezko jotzen duen lankidetza eskatzen dio Gobernuari, autonomia-erkidegoek, gai horretan duten eskumen esklusiboa baliatuz, herritarren segurtasuna bermatzeko behar diren osasun-neurriekin, hauteskundeak deitu eta egin ahal izan ditzaten. Laburbilduz, Euskal Taldeak ondorengo hau eskatzen du: "Alarma-egoera indarrean egoteak ez dezala inolako eragozpenik jarri autonomia-erkidegoetako parlamentuetarako deitutako hauteskundeak garatzeko beharrezkoak diren hauteskunde-jarduerak garatu eta gauzatzeko".

EAJ-PNVk barrendegi diren udalerrien kezka ere jaso du bere zuzenketan, deseskalatze-prozesuan zehar "inguruan duten probintziari dagokion tratamendua jaso dezaten, baina ez dadila oztopo izan probintzia hori beste autonomia-erkidego batekoa izatea".

Proposamen horiek onartzearen arabera erabakiko du EAJ-PNVren Euskal Taldeak Espainiako Gobernuak alarma-egoera laugarren aldiz luzatzea ala ez erabakiko den osoko bilkuran emango duen. Hemendik aurrera geratzen diren orduetan EAJ-PNVk zuzenketa horiek onartzea ahalbidetuko duen akordio bat lortzeko lana egingo du, eta negoziaketa prozesu horretan malgutasunez jokatzea eskatu dio Espainiako Gobernuari.

PARTEKATU