Maribel Vaquerok “koordinazioa, kolaborazioa, konfiantza eta erabaki konpartituak” eskatu dizkio Estatuko Gobernuari Koronabirusaren krisiaren gestioan

EAJ-PNVko Autonomia Erkidegoetako Batzorde Orokorreko bozeramaileak ohartarazi duenez, “Errespetuz jokatuko dugu baina, aldi berean, errespetua exijituko dugu: gure oinarrizko eskubideei, gure erakundeei eta gure autogobernuei

Maribel Vaquerok “koordinazioa, kolaborazioa, konfiantza eta erabaki konpartituak” eskatu dizkio Estatuko Gobernuari Koronabirusaren krisiaren gestioan 30Apirila 30 |
Senatua
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

Maribel Vaquerok “koordinazioa, kolaborazioa, konfiantza eta erabakiak era konpartituan hartzea” eskatu dio Estatuko Gobernuari Koronabirusaren gestioari dagokionez. Autonomia Erkidegoetako Batzorde Orokorreko bozeramaile jeltzaleak EAJ-PNVk arduraz jokatzen jarraituko duela aurreratu du gaurko saioan baina datozen faseetan lurraldeen eskuduntzak errespetatzeko erabil dezala gonbidatu dio Exekutiboari. “Errespetuz jokatuko dugu baina, aldi berean, errespetua exijituko dugu: gure oinarrizko eskubideei, gure erakundeei eta gure autogobernuei”. Gehitu duenez, “Euskadik, beste Erkidegoek bezala, behar duena irizpideak partekatu eta adostea da, eta mundu mailako pandemia honi eta utziko dituen ondorio sozio-ekonomiko larriei aurre egiteko elkarlanean aritu”.

Senatariak Pedro Sanchezen Exekutiboak galdu duen aukera nabarmendu du Estatu autonomikoari balioa emateko Koronabirusaren krisiaren gestioan eta kritikatu du, aginte bakarrarekin, zentralizazioaren bidea hartu izana. Vaquerok ohartarazi duenez, Gobernuak agerian utzi du ez duela baliagarria ikusten Estatuko estruktura ez zentralizatua eta ez duela konfiantzarik Erkidego Autonomoetan, horregatik hauekiko “zeinen errespetu gutxi” duen leporatu dio. “Nazioaniztasunetik probintzianiztasunera pasatu gara”, esan du asteartean Sanchez Presidenteak aurreratu zituen neurrietan probintzia erabili zuelako lurralde eredu moduan.

Honekin lotuta, Euskal Autonomia Erkidegoak urteotan egindako gestioa goraipatu du bozeramaile jeltzaleak. “Euskadin osasun, hezkuntza eta babes sozialeko sistemak “Euskadin hamarkadak daramatzagu osasuna, hezkuntza edota gizarte-babesa behar bezala kudeatzen. Aginte bakarrak ez du eskaintzen eredu hobea eta eraginkorragoa; alderantziz. Nork ezagutzen du hoberen bere errealitatea bere eskuduntzen bitartez egunero gestionatzen duenak baino?”. Vaquerok “aldebikotasuna, koordinazioa eta erantzunkidetasuna” eskatu du ziurtasunak behar dituen gizarteari erantzuna emateko.

Interesatu Zaitez