Bruselak laket-arrantzaren gaineko kontrola indartuko du, sektore profesionalarekin harmonizatzeko

Europako Batzordea tresna informatiko bat garatzen ari da, itsasoko laket-arrantzaren eta hauek egiten duten harrapaketen kontrola hobetzeko. Lehen saiakerak lupiaren arrantzarekin egiten ari dira. Jarduera horren gainbegiratzea indartzea aurreikusita dago Europako Parlamentuko Arrantza Batzordeak aste honetako ostegunean aztertuko duen kontrol araudi berrian. Bruselak jarduera horri buruzko mintegi bat antolatuko du abenduan, jarduera hori eta ontzidi profesionalen jarduna hobeto bateratzeko
Bruselak laket-arrantzaren gaineko kontrola indartuko du,  sektore profesionalarekin harmonizatzeko
28 Apirila | Europako Legebiltzarra

Informazio horiek jasotzen dira Izaskun Bilbao Barandica Europako diputatu jeltzaleak aurkeztu duen ekimenari emandako erantzunean. Ekimen horretan, Europako Batzordea laket-arrantza eta ontzidi profesionalen arrantza bateratzeko garatzen ari den neurriez interesatzen zen."Oso positiboki baloratzen ditut informazio horiek; izan ere, eurodiputatuak adierazi duenez, jakin badakigu aisialdi- eta kirol-jarduera horiek garrantzi ekonomikoa dutela kostaldeko zenbait eremutan, bai hornikuntza-industriarentzat, bai arrantza-komunitate tradizionalen errenta dibertsifikatzea ahalbidetuko duten jarduera berriak sortzeko gaitasunagatik. Baina espezie jakin batzuen stocketan duen eragina ere nabarmena da. Horregatik, lehentasuna eman behar zaio kontrola hobetzeari, datu-bilketa bereziki hobetzeari, jarduera horrek arrantza lekuetan duen eragina behar bezala ebaluatzeko eta, horrela, jarduera profesionala eta aisialdikoa hobeto bateratzen laguntzeko".

Europako parlamentuko euskal diputatuak bere ekimenean azaldu zuenez, argudio horiek oinarritu dituzte azken urteetan "Europa mailan laket- arrantzaren jarduna ordenatzeko" egindako proposamenetan,honako alderdi hauek barne hartuta: baimenak emateko sistema, jardueraren beraren definizioa, aldi baliodunak, harrapatzeko aukerak, horien identifikazio ezabaezina eta lehorreratzeko eta kontrolatzeko prozedurak. Ildo horretan, Frantziak "urtarrilaren 30ean hegalaburraren laket- arrantza arautuko duen dekretu bat onartu zuen, espezie hori aurten kudeatzeko urte anitzeko planaren esparruan", gogorarazi du. Horregatik, Batzordeak interesa erakutsi zuen epe laburrean itsasoan laket- arrantzaren kontrola indartzeko egingo zituen ekimenen inguruan.

PARTEKATU