Ortuzar eta Bonvehí EAJ-PNV eta PDeCAT alderdietako alkateekin batzartu dira Covid-19ak eragin duen krisiaren kudeaketaren inguruko esperientziak elkarren artean partekatzeko

Juan Mari Aburto, Olatz Peón eta Josune Irabien izan dira Euskadiko ordezkariak eta Marc Castells , Montserrat Candini eta Marc Solsona Kataluniakoak
Ortuzar eta Bonvehí EAJ-PNV eta PDeCAT alderdietako alkateekin batzartu dira Covid-19ak eragin duen krisiaren kudeaketaren inguruko esperientziak elkarren artean partekatzeko
24 Apirila | EBB

EAJ-PNV eta Partit Demòcrata-ko presidente Andoni Ortuzarrek eta David Bonvehík eta beren taldeetako sei alkatek bilera telematikoa egin dute gaur Covid-19ak eragin duen krisiaren kudeaketan orain arte jaso duten esperientzia elkarren artean partekatzeko eta beren erakundeetan osasun arloan, ekonomian eta gizarte esparruan hartzen ari diren erabakien balantzea egiteko. Ortuzarrek eta Bonvehík espero dute topaketa honek alderdi bietako alkateei informazio baliotsua eskaini izana Euskadiko eta Kataluniako udalek azken hamarkada hauetako osasun-krisirik handiena den honi aurre egin ahal diezaioten.

Talde jeltzalearen ordezkari gisa izan dira batzarrean Juan Mari Aburto (Bilboko alkatea), Olatz Peón (Tolosako alkatea) eta Josune Irabien (Amurrioko alkatea eta Eudelen Aberri Erakundearen Exekutibako kidea). Aburto eta Irabien Sabin Etxera hurbildu da eta Peonek Tolosatik parte hartu du bileran. PDeCAT alderdiaren partetik udal agintariak izan dira, Marc Castells (Igualadako alkatea eta Partit Demòcrata-ren baitan Udal Politikarako arduraduna dena), Montserrat Candini (Calellako alkatea eta Federació Catalana de Municipis izeneko elkarteko presidenteordea) eta Marc Solsona (Mollerussako alkatea). Bilera telematiko hau 9:30ean hasi da eta ordu bete eta erdiko iraupena izan du. Gorka Urtaran, Vitoria-Gasteizko alkate eta EUDEL Euskal Udalen Elkarteko presidentea ezin izan da bertan izan, ordu berean izan delako Larrialdiei Aurre Egiteko bidea-LABIren aholku-batzordearen bileran. Iñigo Urkullu Lehendakaria da batzorde horretako burua eta bilera Euskadiko hiriburuan egin da.

Gaur goizeko batzarrak lagundu du koronabirusaren krisia sortu zenez geroztik Euskadiko eta Kataluniako talde abertzale nagusien artean ematen ari den komunikazio eta kolaborazio giroa indartzen. Iragan apirilaren 7an Ortuzarrek eta Bonvehík bilera bat egin zuten talde bientzat eta Euskadi eta Kataluniarentzat interesgarri jotzen dituzten gaien inguruan. Ordu beteko tarte batez, lider biek irtenbide posibleak aztertu zituzten osasun eta gizarte arloko emergentzia-egoera arintzeko eta pandemiaren ondorioz ekonomian eta enpresetan ematen ari den larrialdiari erantzun eraginkorrak emateko. Egun hartan adostu zuten 15 egunean behin bilera telematikoa egitea. Gaur berriro batzartu dira ondoan sei alkate jaun-andre izan dituztela.

PARTEKATU