Mauritaniarekin arrantzarako adostu den akordio berriak barne hartuko dituen ingurumen eta gizarte arloko hobekuntzak onetsi ditu Izaskun Bilbaok

Izaskun Bilbao Barandicak, Europako Parlamentuko EAJ-PNVko diputatu eta Mauritaniarekin arrantza txostena negoziatzeari ekin dion Renew Europe taldeko ordezkariak, ondo baloratu ditu gaur Europako Batasunaren eta aipatutako estatu afrikarraren artean adostu den akordio berriak barne hartuko dituen ingurumen eta gizarte arloko hobekuntzak
Mauritaniarekin arrantzarako adostu den akordio berriak barne hartuko dituen ingurumen eta gizarte arloko hobekuntzak onetsi ditu Izaskun Bilbaok
23 Apirila | Europako Legebiltzarra

Europako Ganberako Arrantza Batzordeak gaur goizean eman dio hasiera Legebiltzarreko espediente honi, telematikoki egin den bilera batean, Europako Batasunak hirugarren herrialdeekin duen arrantza-akordio garrantzitsuena berritzeko azken faseari ekiteko. Akordioak hamaika estatu kideko 58 ontzi sartzea ahalbidetzen du, eta urtean 61,5 milioi euro ordaintzea ekarriko du.

Bilbao Barandicak azpimarratu duenez, akordio horrek garrantzi handia du "Europako ontzidiarentzat, oro har, eta euskal ontziarentzat, bereziki", eta "akordioak arrantzako jardunbide egokiei eta tokiko garapenaren babesari buruzko eduki guztiak hobetzea" espero du. Akordio horiek funtsezkoak dira Arrantza Politika Bateratuak kanpora begira duen dimentsiorako. Funtsezko tresna dira mundu osoan legez kanpoko, aitortu gabeko eta arautu gabeko arrantzaren aurka borrokatzeko. Gainera, garapenerako lankidetzaren Europako politikaren oinarrizko tresna ere badira, eta oso eragin positiboa izaten ari dira akordio hauek sinatzen diren herrialdeetako garapen ekonomikoan eta enpleguan".

Testu honek planteatzen dituen hobekuntza nagusiak, Europako itsasontziek arrantzaleku horietara iristeko duten aukeraz gain, "Europako eta Mauritaniako floten arteko elkarbizitza hobea, arrantza praktiken iraunkortasuna eta tokiko komunitateen garapena ekarriko dute, Mauritaniako agintariek garapen jasangarria lortzera begira abian jartzen ari diren estrategia sektorial berria bultzatuko baitu", Izaskun Bilbao Barandicak nabarmendu duenez. Akordioak era berean jasotzen du Europako itsasontzien pelagikoekin eginiko harrapaketa guztien %2 egoera txarrenean dauden pertsonei laguntzeko emateko derrigorra . Parlamentuan adostutako akordio hau irten da Arrantza Batzordean parte hartu duten  23 diputatuen aldeko botoarekin. Osotara 28 izan dira,bi parte-hartzaile abstenitu egin dira eta hiru aurka agertu dira.

Parlamentuaren agindu hau dela medio, Europako Batzordeak Mauritaniako agintariekin itxi beharko duen testuaren berrikuntza nagusietako bat da Afrikako herrialdeak argitara eman behar dituela Europar Batasunetik kanpoko beste herrialde batzuetakoak diren ontziak arrantzategi horietara sartzeko baldintzak. Helburua da itsasontzi horiek gizartearekiko eta ingurumenarekiko jasangarritasun-baldintza berberetan arrantzatzen dutela bermatzea, eta, oro har, espezieen iraupena ziurtatzen duten irizpideei eustea, eskuragarri dauden txosten zientifiko onenen arabera.

 

PARTEKATU