Hegazkingintzaren euskal sektorearentzat Txinarekin aire-segurtasunari buruzko akordioak ekarriko duen aurrerapena azpimarratu du Izaskun Bilbaok

Izaskun Bilbao Barandikak, Europako parlamentuko EAJko diputatuak, Garraio Batzordean bere proposamenak jaso duen babesa eskertu du,zeinen bidez Europako Batasuna eta Txina hegazkineria zibilerako aire-segurtasunaren arloan bideratzen ari diren negoziaketak burutzea eta akordio bat izenpetzea planteatzen den
Hegazkingintzaren euskal sektorearentzat Txinarekin aire-segurtasunari buruzko akordioak ekarriko duen aurrerapena azpimarratu du Izaskun Bilbaok
21 Apirila | Europako Legebiltzarra

Euskal diputatua izan da Renew Europe izeneko taldearen ordezkaria espediente honen negoziaketa prozesuan. Izaskun Bilbao Barandicak nabarmendu du akordio honek itxaropen handiak dakartzala gaur egun beren merkatu nagusietatik kanpo, hau da, Erresuma Batuan, Alemanian, Frantzian, AEBn eta Brasilen euren produkzioaren %20 saltzen duten Euskadiko fabrikatzaileentzat.

Europako Parlamentuko Garraio eta Turismo Batzordeak argi berdea eman dio gaur goizean Europar Batasunaren eta Txinaren arteko akordio hau burutzeko eta sinatzeko gomendioari. Akordio horren helburua da bi espazioen arteko lankidetza hobetzea, pieza eta osagarri aeronautikoen ekoizpena ziurtatzeko eta zaintzeko eta ingurumen-ziurtagiria lortzeko. Europako Batasunak hirugarren herrialdeekin, hala nola Estatu Batuekin, Kanadarekin eta Brasilekin, duen lankidetza mota errepikatuko duen akordioak "hegazkineria zibilaren segurtasuna hobetuko du eta merkataritza eta sektore aeronautikorako osagaien industrian inbertitzea bultzatuko du, sektore europarraren eskaera argia", azpimarratu du Izaskun Bilbaok.

Akordio horrek Europako sektoreari lagunduko dio, abiazio zibilerako osagaien eta osagarrien merkataritza erraztuz. Haren ondoriorik onuragarrienak pieza eta osagai horiek onartzeko eta ziurtatzeko prozeduretan islatuko dira, prozesu horien kostuak laburtuz, sinplifikatuz eta murriztuz, eta egiaztagiriak emateko prozesuak erraztuz. "Azken batean, hegazkingintzaren segurtasunerako lan eta lankidetza esparru bat eskaintzen digu Txinarekin, euskal eurodiputatuak azaldu duenez, hirugarren herrialdeekin dugunaren antzekoa, segurtasun maila eta ingurumen bateragarritasuna hobetuz".

PARTEKATU