EAJ-PNVk Covid-19 gaitzak eragindako krisiaren gestioa izango du ardura moduan Espainiako Gobernuaren kontrol saioko galderak berriz hasterakoan

Senatuan Gobernuaren Kontrolerako Saioak asteartean berriz martxan jarriko direnean, EAJ-PNVk koronabirus delako gaitzak eragindako krisiaren gestioarekin lotutako galderak luzatuko dizkie Madrilgo Exekutiboko Ministroei
EAJ-PNVk Covid-19 gaitzak eragindako krisiaren gestioa izango du ardura moduan Espainiako Gobernuaren kontrol saioko galderak berriz hasterakoan
19 Apirila | Senatua

Osoko Bilkurara Jokin Bildarratz, Euzko Abertzaleak Taldeko bozeramailea joango da eta honako hauek izango dira egingo dituen galderak:

- Zein epetan eta nola adostuko du Gobernuak Aurrekontu Orekaren eta Finantza Sostengarritasunaren Legea malgutzea Administrazio Publikoek euren funtsak Covid-19aren ondorioei aurre egiteko erabili ahal dezaten, kontuan hartuta, gainera, Europako Batzordeak arrazoi honegatik utzi duela bertan behera oreka eta egonkortasun itunaren aplikazioa?

- Covid-19aren krisiaren gestioa ematen den bitartean, Europako Batasunaren eremuan zein mailako kolaborazioa izango dela uste du Gobernuak epe labur, ertain eta luzean?

PARTEKATU