Covid-19 delakoaren aurrean arrantza sektorean jarduera eteteagatik eta biltegiratu beharragatik eman beharreko laguntzak lehenetsi behar direla nabarmendu du Izaskun Bilbao Barandicak

Europako Parlamentuko EAJ-PNVko diputatuak proposatu du arrantza sektoreko profesionalen jarduera Covid 19-agatik aldi baterako eten behar izatearen aurrean finantzaketa-lerro bereziak aurreikustea eta harrapatutako arrainak biltegiratzeko laguntzak ahalbidetzea. Bilbao Barandicaren aburuz horiek dira Batasuneko erakundeek epe laburrean abian jarri beharko lituzketen neurriak Covid 19-ak sektore honetan eragingo dituen kalteak arintzeko
Covid-19 delakoaren aurrean arrantza sektorean jarduera eteteagatik eta biltegiratu beharragatik eman beharreko laguntzak lehenetsi behar direla nabarmendu du Izaskun Bilbao Barandicak
21 Martxoa | Europako Legebiltzarra

Neurri biak abian jarri ahal izateko, aurrekontu osagarriak aurreikusi beharko dira eta Bruselatik babes daitezkeen jardueren kasuan Batasunaren legeriaren presazko aldarazpenak egin beharko dira eta, beraz, Europako Parlamentuak datorren ostegunean egingo duen osoko bilkuran aztertuko den gai zerrendan jasoko dira.

Halaber, Bilbao Barandicak Europako Batzordeak sektorearekin berarekin hartu beharreko neurrien “kontsulta kapilarra" egin izana baloratu du. "Badakit, azpimarratu duenez, hainbat erakundek, arrantzaleen kofradiek eta abarrek Europar Batasuneko exekutiboaren gonbidapena jaso dutela beren proposamenak eta ikuspuntuak bidaltzeko. Ekimen handi hau txalotu beharrekoa da, baina ez beste sektore batzuetan egiten ari ez direlako, baizik eta kasu honetan oinarriraino iristea lortu delako".

“Gure proposamenaren funtsezko oinarria da, amaitu du Izaskun Bilbao Barandicak, `gutxieneko laguntzak´ emateko muga horiek arrantza akuikultura eta transformazio sektoreetara zabaltzea”, eta berriro erreklamatu du laguntzak emateko programen kudeaketa arintzea. “Horrek esan nahi du Batzordeak malgutasunez jardn behar izatea arrantza sektorearentzako laguntzak klasifikatzeko orduan”. Europako Batzordeak aurreratu duenez, baliteke muga hori 30.000 eurotik 120.000 eurora igotzea.

PARTEKATU