Osasun-alarmak irauten duen bitartean, asteburuetan, kamioien zirkulaziorako Frantziako murrizketa bertan behera uztea eskatu du Izaskun Bilbao Barandicak Bruselan

Europako Parlamentuko EAJ-PNVko diputatu eta Garraio Batzordeko kide Izaskun Bilbao Barandicak gutun bat bidali dio Adina Valean Garraio eta Turismoko komisarioari eskatzeko osasun-alarmak irauten duen bitartean Frantziak ken dezala Frantziako estatuan, larunbateko 22:00etatik igandeko ordu berera bitartean, indarrean dagoen kamioien zirkulazioaren murrizketa
Osasun-alarmak irauten duen bitartean, asteburuetan, kamioien zirkulaziorako Frantziako murrizketa bertan behera uztea eskatu du Izaskun Bilbao Barandicak Bruselan
20 Martxoa | Europako Legebiltzarra

Bilbao Barandicak hainbat estatu kidetako elkarte profesionalek egindako eskaeran oinarritzen du bere erreklamazioa, eta profesional hauek salatu dute arau horrek, gaur egungo egoeran, "Zerbitzuaren eraginkortasunari eragiten diola, lehen beharrizaneko ondasunen entregak galarazten dituelako eta premiazko zerbitzuetarako flotaren eskuragarritasunari eragiten diolako".

Europako diputatuak bere idatzian gogorarazi duenez, pandemiak sortutako krisiak "ezohiko neurriak hartzera behartu du errepideko garraioaren sektorean. Horien helburua da behar-beharrezko ondasunen hornidura bermatzea, batez ere osasun-zerbitzuak hornitzen dituztenak eta supermerkatuen eta elikadura-denden logistika bermatzen dutenak, eta salgaien mugimendua bultzatzea, osasun-alarmak irauten duen bitartean lanean jarraitu ahal izango duen industria-jarduerari eutsi ahal izateko". Bilbao Barandiak azpimarratu duenez, "Funtsezkoa da erabaki horiek Europa mailan hartzea, profesionalei Batasun osoan segurtasun juridikoa eskaintzeko".

PARTEKATU