Urkullu Lehendakariaren mezua euskal gizarteari

Urkullu Lehendakariaren mezua euskal gizarteari
19 Martxoa | Eusko Jaurlaritza

Bart Osakidetzako erizain bat hil egin zen.

COVID19 gaixotasuna zeukan eta aste batez ospitalean egon ondoren, zendu egin da.

Familia, adiskide eta erizainaren lantaldeari doluminak igortzen dizkiot.

Horregatik, nire lehen hitzak Osasun Saileko eta Osakidetzako lantalde guztiari, profesional guztiei zuzendu nahi dizkiet.

Nire izenean eta euskal gizarte osoaren izenean elkartasuna eta ezker ona.

Koronavirusaren hedapenaren aurka egiten ari zareten ekarpena eredugarria da.

Profesional guztien konpromisoa eredu bat da gizarte osoarentzat.

Horrekin batera, euskal gizarteari zuzendutako lau mezu azpimarratu nahi ditut.

-Lehenengo mezua.

Erronka hau hasi besterik ez da egin.

Neurri posible guztiak lantzen ari gara: osasun mailakoak, gizarte mailakoak, ekonomikoak, fiskalak, komunikazioaren, antolakuntzaren eta hornikuntzaren ingurukoak...

Adituen gomendioak jarraitzen eta erakundeen arteko koordinazioa bermatzen ari gara.

Bide horretan jarraitu behar dugu, elkarrekin eta auzolanean.

-Bigarren mezua.

Norberaren konpromisoa eta inplikazioa ezinbestekoa da.

Neurri teknikoak eta mediku zein adituen eraginkortasuna ez dira nahikoak konponbidea lortzeko.

Herritarren inplikazioa ezinbestekoa da.

PREBENTZIOA da kutsaduraren hedapena geldiarazteko tresnarik onena.

Helburu honekin, Eusko Jaurlaritzan mugikorrerako APP bat lantzen ari gara, kasuen prebentzio-, jarraipen- eta identifikazio-lana indartzeko.

Edozeinek beren burua erregistratu ahal izango du, hurbilen dituzten kontaktuak txertatu eta beren osasun-egoera erregistratu ahal izango du.

Horrelako aplikazioek beste herrialde batzuetan baliagarriak direla erakutsi dute eta Euskadi, lankidetza publiko-pribatuaren ondorioz, berea aterako du.

Tresna datorren astean egongo da eskuragarri, eta medikuntzako eta datuen babeserako BERME GUZTIAK izango ditu.

Esan bezala, norberaren konpromisoa ezinbestekoada.

-Hirugarren mezua:

Etxean egoteak zentzu bat dauka eta zentzu hori azpimarratu behar dugu.

Etxean egotea guztion osasuna bermatzea da; osasun publikoa bermatzea. Hori da zentzua. Horregatik da hain garrantzitsua.

-Laugarren mezua.

Laguntza gehiago behar dutenei laguntza gehiago eskaini behar diegu.

Krisi honengatik zailtasun bereziak pairatzen ari diren pertsonak eta familiak lehenetsi behar ditugu.

Egoera okerrenean dauden pertsonen arreta sendotzeko Funts bat sortuko dugu

Gizarte Larrialdietarako Laguntzetarako aurrekontu-lerroa handituko dugu.

Arreta berezia eskainiko diegu premia handia dituzten familiei.

Ekimen hauek udalekin eta Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeekin lankidetzan garatuko ditugu. “Guztion artean” ekimena ere indartuko dugu.

PARTEKATU