Izaskun Bilbao Barandicaren hitzetan osasun sistemari laguntzeko modurik onena izango da koronabirusaren kontra zabaldu dituen gomendioak betetzea

Europako Parlamentuko EAJ-PNVko diputatu Izaskun Bilbao Barandicak bere elkartasuna eta babesa adierazi nahi izan die koronabirusaren kontra ari diren profesional guztiei eta pertsona hauen lana babestea eskatu du osasun sistematik zabaldu diren gomendioak jarraituaz, “norbanako bakoitzaren erantzukizuna ere delako krisi honi aurre egiteko funtsezko baliabidea”

Izaskun Bilbao Barandicaren hitzetan osasun sistemari laguntzeko modurik onena izango da koronabirusaren kontra zabaldu dituen gomendioak betetzea 10Martxoa 10 |
Europako Legebiltzarra

PARTEKATU

Era berean eskatu du agintariengan konfiantza izatea. Bilbao Barandicaren aburuz zientzia, prebentzioa, elkartasuna eta akordio globalak uztartu behar izango dira pandemia saihesteko, eta ezinbesteko jotzen du Europak programa ekonomikoa aurreikustea gaixotasun honen ondorio ekonomikoei aurre egiten laguntzeko.

Bilbao Barandicak nabarmendu du Koronabirusak planteatzen duen pandemia mehatxua “arazo global” bat dela eta, bere esanetan, “elkarrekin baino ez dugu gaindituko”. “Lehen lerroan osasun arloko profesionalak ari dira beren ezagutzarekin, baliabideekin eta dedikazioarekin. Nire elkartasun eta aitortza adierazi nahi diet guztiei eta osasun sistema publikoei, eta, nire kasuan, Osakidetzari”.

Interesatu Zaitez