Iñigo Barandiaranek akordioaren balioa nabarmendu du Toledoko Itunaren baitan, EH Bilduren erasoen aurrean EPSVak defendatu ditu eta Escrivá ministroari eskatu dio Segurantza Sozialaren sisteman genero ikuspuntua txertatzea

Escrivá ministroaren lehen agerraldiaren kariaz, Toledoko Itunean talde jeltzalearen bozeramaileak “ziurtasunak eta bermeak” eskatu ditu pentsiodunen kolektiboarentzat

Iñigo Barandiaranek akordioaren balioa nabarmendu du Toledoko Itunaren baitan, EH Bilduren erasoen aurrean EPSVak defendatu ditu eta Escrivá ministroari eskatu dio Segurantza Sozialaren sisteman genero ikuspuntua txertatzea 05Martxoa 05 |
Kongresua
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

Iñigo Barandiaranek, Euskal Taldean pentsio eta Segurantza Sozialari buruzko gaietarako bozeramaileak, akordioaren balioa aldarrikatu du Toledoko Itunaren baitan “edukietan eta parte hartzean oinarrituta” dagoelako, eta “ziurtasunak eta bermeak” eskatu ditu gaur egungo eta etorkizuneko pentsiodunentzat.

Kongresuan Toledoko Itunaren baitan adostu ziren Akordioei Jarraipena eta Ebaluazioa egiteko batzordean Escrivá ministroaren lehen agerraldiaren kariaz, Barandiaranek “jasangarritasuna” aipatu du lan egiteko oinarrizko ardatz gisa, gutxieneko pentsioak bermatuz eta pentsioak eguneratuz baina Sistema osoa ahuldu gabe. Era berean, “segurtasun juridikoa” erreklamatu du gaurko gazteei biharko pentsioen inguruko ziurtasun batzuk emateko.

Barandiaranek pentsio sistemaren bigarren zutabearen defentsa sutsua egin du, EPSV deitzen direnena, negoziaketa kolektiboaren bidez landu zirela gogora ekarriz. Sistema hauek esparru publikoaren filosofia dute oinarri eta oso hedatuta daude Euskadin, berriztapen-tasa altuagoa eta pentsio altuagoak ahalbidetuz. EH Bilduk EPSVen kontra esan dituenak eta “putre-funts” deitu dituela entzun ondoren, “Orokortze hori guztiz bidegabea da eta ez nago bat ere ados. Erabat gaitzesten dut”, salatu du Barandiaranek.

Amaitzeko, bere hitzaldiaren hirugarren ardaztzat esan du ezinbestekoa dela Sisteman genero ikuspuntua txertatzea. “Pentsio sistemak kontuan hartu behar du genero ikuspuntua, zor bat daukagu baina baita Sistema berdintzaileari eusteko derrigor eta konpromisoa ere”, esan dio Barandiaranek Escrivá ministroari.

Interesatu Zaitez