Ortuzar: “kanpaina bizi-bizia izango da eta EAJren kontra etorriko dira: gure jendeari eskatu nahi diot kalera irtetea eta abarketa-kanpainari ekitea”

EBBko presidenteak gaitzetsi du ezkerrekoen aliantza deitu nahi izana “EAJ Jaurlaritzatik ateratzeko helburu bakarrarekin”, eta Espainiako gobernuari ohartarazi dionez “Negoziaketa-egutegi bat da transferentziak egiteko, hobe dute ulertzea eta betetzea”

Ortuzar: “kanpaina bizi-bizia izango da eta EAJren kontra etorriko dira: gure jendeari eskatu nahi diot kalera irtetea eta abarketa-kanpainari ekitea” 03Martxoa 03 |
EBB
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

Andoni Ortuzarrek mezu argi baino argiagoa luzatu nahi izan die gaur EAJ-PNVko alderdikide,hautesle eta alderdizaleei: Kanpaina bizi-bizia izango dugu eta oposizioko alderdiak hasi dira dagoeneko giroa lokazten. Mobilizazioa inoiz baino beharrezkoagoa izango da  berriro ere argi baino argiago gera dadin euskal hiritargoaren gehiengo nagusi batek askatasun politiko,ekonomiko eta sozial  handiagoa lortu nahi duela talde jeltzaleak markatu duen bidea eginez. Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketan, Euzkadi Buru Batzarreko presidenteak “kanpaina bizi-bizia” iragarri du “eta EAJren kontra etorriko dira”, nabarmendu du. Ildo beretik esan duenez “gure jendeari eskatu nahi diot mugitzea eta abarketa-kanpainari ekitea:kalera irten gaitezen eta zuhurtasunez eta apaltasunez defenda dezagun EAJk egin duena, eta batez ere, Herri honen alde oraindik egiteko duen guztia”. Apirilaren 5eko Euskadiko Hauteskundeei aurre egiteko orduan EAJ-PNVk goiburu izango dituen helburuez galdetuta, Ortuzarrek ez du ezkutatu nahi izan bere  taldearen xede nagusia zein den. “Lehengo egunean Aberri Batzarrean erronka bat planteatu nien alderdikideei, erronka zaila, baina uste dut egingarria eta polita dela: Herrialde bakoitzeko eserleku bat gehiago lortzea. Emaitza paregabea izango litzateke. 31. Horrela esanda ematen du asko dela, baina bat Herrialde bakoitzeko, uste dut lortzeko moduko helburua dela”,  baieztatu du.

Ortuzarri galdetu diote  duela gutxira arte EH Bildu  eta berrikitan Elkarrekin Podemos arrakasta eskasarekin eta ilusio eskasarekin elikatzen ari diren “ezkerrekoen aliantzaren” beldur ote den. “Gakoa ez da koalizio bat zertarako nahi duten eta koherentziarik ote duen. Ideia Arnaldo Otegik atera zuen baina atzera egin du azken aldi honetan. Litekeena da aholkulari batek esatea bide horretatik joanda lortuko duten gauza bakarra izango dela botoak EAJren inguruan pilatzea”, erantzun du. “Zein izango litzateke Euskadiko ezkerreko gobernu horrek lurralde mailan izango lukeen egitasmoa? Bilduk uko egingo al die erabakitzeko eskubideari, eskuduntza guztiak izateari, burujabetzari eta erregimen konfederalari? . Ala esan nahi dute beraiek gobernuan badaude  ez  dela horren beharrik egongo eta ez dela ideologia abertzalea behar izango?”, galdetu dio Ezker Abertzaleari, Madriletik Pablo Iglesiasek zuzentzen duen alderdiari erantzun ondoren. “Ematen du orain Podemosi nazka ematen diola EAJ honek, duela hilabete beraiekin akordio bat izenpetu arren. Nazka ematen omen dio EAJ Eusko Jaurlaritzan egoteak, baina ez die nazka ematen Sánchez gobernura eraman duten sei botoek ,Iglesias presidenteorde bihurtu duten berberek. Ez du ematen nazka emango dienik EAJren sei botoekin Aurrekontu aurrerakoi horiek onartzen dituztenean, beren esanetan mundua aldatuko dutenak. Euskadin nahi ez izatea eta Madrilen bai,ez da oso bidezkoa . Euskadin ez bada, Madrilen ere ez”, ohartarazi du. Ortuzarrek  era berean deitoratu duenez “oraindik jakiteko  dugu gobernu hori zertarako nahi duten, zer gauza egitea pentsatuta daukaten. Horiek biak elkartzen dituen gauza bakarra da EAJ dagoen lekutik kentzea, hemen egin diren politikei erreparatu gabe. EAJk azken urteotan ezkerrarekin hitzartu du, hemen eta Madrilen. Orduan, zer gertatzen da? EAJk hitzarmenean parte hartzen badu ez dela politika aurrerakoirik egiten? Ez ote dira aurrerakoiak hemen ditugun politikak? Herri honetan ez ote dugu RGI-aren politika aurrerakoia egiten?  Antza denez, inguru honetan baten bat dago aurrerakoi txartelak emateko ahalmena duena. Bada, aurrerakoitasuna egunez egun defendatzen da, politikak eginaz.  Eta Euskadin egin diren politikak, ez bakarrik EAJrekin, baina bai EAJk bultzatuta edo EAJk babestuta, politika aurrerakoiak dira”.

Ortuzarri galdetu diote EH Bilduren aldetik  Madrilen Euskadirentzat gauzak "lortu izana" arrandiatu izanaz. “Ongi etorri klubera. 40 urtetan kritikatu gaituzte dilista platerkada baten truke gure burua saldu dugula esanez, eta orain eurek egin dute gastu mugaren truke”, esan du. Ortuzarrek argi baino argiago ezan duenez “Euskadirentzat onuragarria den edozein akordio, EAJK txalotu egingo du batek lortu zein besteak lortu”, baina elkarrizketatzaileari erronka bat bota dio Ezker Abertzalearen bertsio ahularen arabera EH Bilduk Euskadiko udalentzat onura ekonomiko eta finantzario ikusgarriak ekarriko dituen eta, ustez, Espainiako gobernuari atera dion akordioaz galdetzea proposatuz. “Eska iezaiezu akordio hori. Guk, PSOErekin edo Madrilgo Gobernuarekin akordioak izenpetzen ditugunean, paper bat sinatzen dugu eta gauza bat bozkatzeko hitza ematen dugu. Nik oraindik ez dut paper hori ikusi. Eta jakin nahi nuke gastu muga zein izango den, udalek zer tarte izango duten edo nola egingo den udalek finantzaketa hobea izatea eta gehiago gastatu ahal izatea …. Guk dakigula ez dago halakorik. Akordio horretatik ez dugu ezer ikusi. Papera…. Non dago konpromisoa? Gardentasuna eskatzen dugu, uste dut ona litzatekeela gai honetan”

Beste alde batetik, Gobernu Zentralaren ordezkari berri Denis Itxasok  Euskadiko eta Espainiako gobernuek transferentzien inguruan izenpetu zuten akordioaren gainean atzo adierazi zituen zalantzez galdetuta,  Ortuzarrek argi  eta garbi hitz egin du. “Negoziaketa- egutegi bat da transferentziak gauzatzeko, hobe dute hori ulertzea eta betetzea. Ez da gehiago esan beharrik.  Ni behintzat, Pedro Sánchezek esan zuenarekin  geratuko naiz, eta ez horrenbeste Gizarte Segurantza Ministroak esandakoarekin edo Gobernuaren ordezkari berri horrek adierazi dituen zalantzekin. Gobernuaren ordezkari bihurtzea baino ez dago  erregea baino erregetiarrago agertzeko: denak eraldatzen ditu. Ez dakit bulego horrek zer daukan, baina sartu bezain laster Chamberí auzoan bizi direnak baino madriltarrago bihurtzen dira  denak.

Amaitzeko, EBBko presidenteak baieztatu du Kopako txapelketan euskal taldeen arteko finala “zoragarria” izango litzatekeela. “Izena ere alda genezake: Lehendakariaren kopa”. Balizko final horretan Athletic Clubeko eta Errealeko zaleek Felipe VI.ari txistuka egingo ote dioten galdetu diotenean Ortuzarrek esan duenez “inori txistuka egitea ez da oso edukazio onekoa, baina iritzi bat adierazten du. Futbol zelai batetara bazoaz eta horrenbeste pertsonek txistuka egiten badizute, zerbait gertatzen da. Ez dut uste inoren gustukoa dela inork txistuka egitea, niri ez, baina hain orokorra bada, behar bada pentsatu beharko da zergatik egiten den, gustukoa ote den ala ez baino gehiago. Karguarekin doan gauza da txistuak entzun behar izatea”.

OHARRA: Elkarrizketaren irudiak buletin honetatik jaitsi ahal dituzu bereizmen handian. 

Interesatu Zaitez