Atlantikoko trenbide ardatz osoa amaitzearen inguruan “ezagutzen ez diren xehetasunak” argitzea eskatu dio Iñigo Barandiaranek Ábalos Ministroari

Garraio Ministerioko titularraren agerraldiaren kariaz, Barandiaranek aireportuen kudeaketa deszentralizatzea eskatu du eta Euskal Taldearen kezka adierazi du Brexit-ak Euskadiko portuetara ekar ditzakeen ondorioen inguruan
Atlantikoko trenbide ardatz osoa amaitzearen inguruan “ezagutzen ez diren xehetasunak” argitzea eskatu dio Iñigo Barandiaranek Ábalos Ministroari
27 Otsaila | Kongresua

Iñigo Barandiaranek, EAJ-PNVren Euskal Taldeko diputatuak, gaur deitoratu du abiadura handiko trenbideak Madril-Gasteiz-Dax korridorean daraman atzerapena eta José Luis Ábalos Ministroari eskatu dio “ezagutzen ez diren xehetasunak” argi ditzala Atlantikoko trenbide ardatza amaitzeko eta martxan jartzeko aurreikusten den dataren inguruan. Ardatz honen barruan dago Euskal Y trenbidea.

Garraio, Mugikortasun eta Hiriko Agenda Ministroaren agerraldiaren ondoren, Barandiaranek aitortu du “lankidetza maila handia” dagoela Espainiako gobernuaren eta euskal erakundeen artean “Euskal Y trenbidea” izenez ezagutzen den azpiegituraren eta Madrilekin lotzeko lanen inguruan, baina kritikatu du azpiegitura honek atzerapen handiak daramatzala. Egin gabe daude oraindik ingurumen-inpaktuari buruzko azterlanak, besteak beste Gasteiz-Burgos zatiari dagokiona, eta zuzenean galdetu du Ministroak aurreikusten ote duen lanak bere agintaldi barruan amaitzea.

Barandiaranek era berean ekarri ditu gogora aireportuetako azpiegiturak. “Kudeaketa zentralizatua” egitea eskatu du eta kezkatuta agertu da Brexit-ak Kantauri aldeko portuetarako ekar ditzakeen ondorioekin, Atlantikoko portuekin dituzten harremanen ondorioz.

Halaber, eta Euskadik etxebizitza alorrean dituen eskuduntzak errespetatzea eskatu ondoren, diputatu jeltzaleak Ministroari “zuzentasun” handiagoa eskatu dio Espainiako gobernuak alokatzeko etxebizitzen arauketaren inguruan abian jarri nahi dituen neurriei dagokienez.

Amaitzeko, Barandiaranek hausnarketa bat egin du hainbat itsasontzik egiten dituzten salbamendu lanen ingurua, eta Ministerioaren “jarrera aldaketa” txalotu du. Ildo beretik, Ábalosi eskatu dio gaia “Europako esparrura eramatea, EBren inmigrazio eta babes politikaren zutabeetako bat izan dadin”.

PARTEKATU