Horrek berekin ekarriko luke Gipuzkori egindako mandatua zabaltzea, zeinak aurreikusten baitu bere jarduketa guztiak 2023rako garaiz eta behar bezala amaitzea, eta gainerako euskal Y-an egiteke dauden jarduketei bultzada bat ematea
14Otsaila 14
|
Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak eta Jose Luis Abalos Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendako ministroak bilera egin dute gaur arratsaldean Madrilen, euskal agendan egiteke dauden azpiegiturekin lotutako gaiei bultzada berri bat emateko. Gai horien artean dago, besteak beste, Euskal Y-aren garapena.
Bi administrazioek konpromisoa hartu dute mandatua zabaltzea aztertzeko. Akordioa lortuta, Eusko Jaurlaritzak Bilboko (Zaratamo-Abando zatia) eta Gasteizko (Arkauteko korapiloa) sarbideak egiteko aukera izango luke.
Lakuako gobernuak, gainera, bere lanak “garaiz eta eraz” betetzen jarraituko du, hartutako konpromisoei erantzuteko. 2023an, Gipuzkoako adar guztia, Donostiako geltokiak (datozen asteetan esleituko dira) eta Ezkio, osatuta egongo da.
Gainegituraren instalazioa ez atzeratzea Eusko Jaurlaritza kezkatzen zuen gaia zen, eta Adifek baieztatu du dagoeneko hasi dela gainegituraren proiektua idazten, eta ziurtatu du ez dela "bide kritikoa" izango.
Tapia sailburuak nabarmendu duenez, “gaurko bultzadak eskatzen du ahaleginak areagotzea atzerapen handiena dagoen lekuetan”. Izan ere, Eusko Jaurlaritzaren inplikazioa Gipuzkoatik haratago hedatzen da eta Bizkaia eta Araba hartzen ditu. Horretarako, eskura dauden bitarteko pertsonal eta tekniko guztiak gaitu ditu.
Bileran hartutako erabakien artean, honako hauek daude
BILBOKO GELTOKIA (ABANDO):
GASTEIZKO ESTAZIOA (DATO):
EZKIOKO ESTAZIOA: 2020ko martxoan proiektuari oniritzia emateko konpromisoa, ETSk obra lizitatu ahal izan dezan.
ASTIGARRAGA OIARTZUN LEZO TARTEA: 2020ko martxorako informazio-azterlana amaitzeko eta jendaurreko informazioari ekiteko konpromisoa, aldi berean ETSk eraikuntza-proiektua lizitatu ahal izan dezan.
Iturria: Irekia