EAJ-PNVk gardentasuna eskatu die botere publikoei eta erreformak erreklamatu ditu sekretu ofizialen esparruan

Aitor Estebanek salatu du Espainian “gardentasun falta absolutua” dagoela,galdera multzo bat eta txosten bat eskatu ditu eta Gastu Erreserbatuen Batzordea deitzea erreklamatu du, besteak beste beren aurrekontuetan gastu erreserbatuak aurreikusten diren Ministerio-sailetako titularrak azalpenak ematera joan daitezen

EAJ-PNVk gardentasuna eskatu die botere publikoei eta erreformak erreklamatu ditu sekretu ofizialen esparruan 03Otsaila 03 |
Kongresua

PARTEKATU

EAJ-PNVk, botere publikoen jardunaren gardentasunaren defendatzaile sutsua den aldetik, ekimen multzo bat erregistratu du eta, hauen artean, hainbat galdera idatzi erregistratu ditu Sekretu ofizialen Legearen eta desklasifikatu beharreko agirien inguruan. Beste erreklamazioak izan dira txosten idatzi bat eta Gastu Erreserbatuen Batzordea deitzea, hainbat Ministroren agerraldia eskatuz.

Eusko Jaurlaritzak Sekretu Ofizialei buruzko 1968ko Legea aldaraztea eskatzeko planteatu zuen eta iragan abenduan Ganberan berriro erregistratu zen proposamenaren ildo beretik, Aitor Estebanek Espainiako gobernuari galdegin dio isilpeko agiriak edo agiri erreserbatuak desklasifikatzeko politikaz eta Exekutibo berriak lege hori aldarazteko duen borondateaz. Zentzu berean, Euskal Taldeko bozeramaileak azalpenak eskatu ditu Guda Zibileko, Trantsizio garaiko edo O-23ko agiriak ikustea eragozten den bitartean 2013an sekretutzat jotzen zen informazio klasifikatua berrikitan hedabideen artean filtratu delako.

Beste alde batetik, Estebanek txosten bat eskatu du, gastu erreserbatuetarako kredituen erabilera eta kontrola arautzeko 11/1995 legearen 6. artikuluan ezarritakoa betez, Ministerio-sail bakoitzaren barne-arauak igor diezazkioten, erreserbatutako gastu-kredituetatik datozen funtsak erabiltzeko mekanismoak finkatzen dituztenak.

Gastu Erreserbatuetarako Kredituak Kontrolatzeko Batzordeari dagokion aldetik ere, Estebanek bi agerraldi eskatu ditu: beren aurrekontuetan gastu erreserbatuetarako partidak aurreikusten dituzten Ministerio-sailen titularrena, funtsak erabiltzeko eta erabiltzeko irizpideak azal ditzaten, eta CNI erakundeko Zuzendari andrearena, 2020rako aurreikusten den Inteligentzia Zuzentarauaren berri eman dezan.

Interesatu Zaitez