Estatuei koherentzia eskatu die Izaskun Bilbaok, etorkizuneko Europako mugikortasuna sortzera begira

Izaskun Bilbao Barandicak, Europako Parlamentuko EAJ-PNVko diputatuak, Bruselan deitoratu du estatu kideek oinarrizko akordio eta konpromisoak blokeatu egiten dituztela, Europako Batasunak garraio teknologietan daukan lidergoari eusteko eta Europako ekonomiaren lehiakortasuna hobetzeko behar duen mugikortasun integratua eraikitzeko behar dituenak

Estatuei koherentzia eskatu die Izaskun Bilbaok, etorkizuneko Europako mugikortasuna sortzera begira 30Urtarrila 30 |
Europako Legebiltzarra

PARTEKATU

Bilbao Barandicak gogora ekarri ditu euskal Y trenbidearen eraikuntza atzeratzea ekarri duten gertakariak, tren-korridore transeuropearrean integratuta dagoen arren, eta salatu duenez asmorik onenak ere “hitz ederrak baino ez dira izango estatuek eraldaketa hori blokeatzen jarraitzen badute”.

Europako Parlamentuko diputatu jeltzaleak Europako garraioak eboluzionatuko badu beharko dituen ildo nagusiak planteatu ditu, baina esan du horretarako ezinbestekoa izango dela “aurrera egiteko orduan ezinbesteko diren konpromiso eta akordioak betetzea: garraio sare transeuropearrak, aireko espazio bakarra, Galileo sarea, trenbide multzoa…”.

Izaskun Bilbao Barandicak nabarmendu du eraldaketa hau abian jarri behar dela “pertsonen eta merkantzien mugikortasun eraginkor, iraunkor eta garbia ezinbesteko gakoa delako gure ekonomiaren lehiakortasunerako. Ezinbesteko tresna da klima aldaketaren kontra borrokatzeko eta,gainera, mugitzeko askatasuna bermatzen du”.

Interesatu Zaitez