Gizarte Politiken Sailak berrantolatu egingo ditu mugikortasun arazoak dituzten pertsonek ordezko garraiobideak erabiltzeko laguntzak

Emilio Sola Gizarte Politiken Saileko foru diputatuak iragarri duenez, aldaketa batzuk egingo ditu mugikortasun arazoak dituzten pertsonek ordezko garraiobideak erabiltzeko laguntzetan. Hala, bi zerbitzu eskainiko dira: lehenengoak pertsona desgaituen beharrak aseko ditu, eta bigarrenak —berriak, alegia— Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren Prestazio eta Zerbitzuen Zorroak mendekotasuna duten pertsonentzat aurreikusten duena beteko du.
Gizarte Politiken Sailak berrantolatu egingo ditu mugikortasun arazoak dituzten pertsonek ordezko garraiobideak erabiltzeko laguntzak
23 Urtarrila | Arabako Foru Aldundia

Arabako Foru Aldundiko Gizarte Politiken saileko arduradunak agerraldia egin du Batzar Nagusietako batzordean, eta azaldu du zer aldaketa egin diren mugikortasun arazoak dituzten pertsonek ordezko garraiobideak erabiltzeko jasotzen dituzten laguntzetan. Solak esan duenez, EuskadinArabada laguntza horiek ematen dituen lurralde bakarra.Foru diputatuak azaldu duenez, egungo deialdiarekin, erabiltzaile batzuek ez dituzte guztiz gastatzen Gizarte Ongizateko Foru Erakundeak taxi egokitua erabiltzeko emandakozenbatekoak; hala ere, gastuak urtearen amaieran justifikatzen direnez, ez dago laguntza hori beste eskatzailerenbatiematerik.

Solak aurreratu duenez, 2020an aurrekontua handitu egingo da espero baino eskaera gehiago aurkezten badira.Hain zuzen ere, dirulaguntza horiek berrantolatzeko asmoa duela azaldu du, zerbitzua arrazionalizatzeko eta onuradunen bizi kalitatea hobetzeko.Hala, desgaituei berariaz zuzendutako laguntzei dagokienez, Emilio Solakiragarri du gogoeta prozesu bati ekin diola zerbitzu horren erabiltzaileen entitateekin batera. Izan ere, “denek argi ikusten duteprograma hobetu beharra dagoela, 31 urte igarobaitira sortu zenetik, etazerbitzuaegokitu egin behar dela, bizimodu independentea eraman ahal izateko garraiobide egokiturakolaguntza behar duten pertsonen premiaberriak kontuan izanik”.

Helburua, foru diputatuak azaldu duenez, honako hau da: baterako lan horri esker 2021erako deialdia hobetzea, “egungo errealitateetatik hurbilago egon dadin, eta pertsona bakoitzaren beharzehatzetaraegokitu dadin”.Gaur goizean aurreratutakoa ikusirik, pertsona desgaituentzako laguntzekin batera zerbitzu berri bat egongo da eskura, Gizarte Zerbitzuen Zorroak aurreikusitakoaren arabera, eta zerbitzu horrek garraio egokitua erabiltzeko laguntza emango die mendekotasunaduten pertsonei.

fuente - iturria: arabapress.eus

PARTEKATU