ASAJER elkartearen jardunaldia Europa jauregian, ausazko jokoen auziaren ingurukoak aztertzeko

Udalak badu auzia zuzenean jorratzeko gune bat, kirolen alorrean, eta bereziki gazteen sentsibilizazio eta prestakuntzaren alorrean. Udabaltzak berak aho batez islatu du zeregin honetan Udalaren konpromisoa; eta erakunde eta elkarteen artean egiten ari garena garrantzitsua bada ere, jakin badakigu erronka berriei ere erantzun behar diegula”, aipatu du Livia Lópezek.
ASAJER elkartearen jardunaldia Europa jauregian, ausazko jokoen auziaren ingurukoak aztertzeko
13 Abendua | Gasteiz

Europa biltzar jauregiak “Ausazko jokoen eta horiekin lotutako arazoen bilakaera. Etorkizuneko erronkak” jardunaldia hartuko du gaur, ASAJER Errehabilitazioan ari diren Arabako Jokalarien Elkartearen eskutik. Goizean zehar, arlo horretan diharduten aditu eta teknikariak ausazko jokoen bilakaeraz eta gaur egun eragiten dituzten arazo anitz eta aldakorrak aztertuko dituzte.

Kirol eta Osasun zinegotzi Livia López jardunaldiaren hasiera-ekitaldian izan da, eta bertan ASAJER elkartearen lana goraipatu du. Hain zuzen ere elkarteak 30 urte betetzen dituenean“Udalak badu auzia zuzenean jorratzeko gune bat, kirolen alorrean, eta bereziki gazteen sentsibilizazio eta prestakuntzaren alorrean. Udabaltzak berak aho batez islatu du zeregin honetan Udalaren konpromisoa; eta erakunde eta elkarteen artean egiten ari garena garrantzitsua bada ere, jakin badakigu erronka berriei ere erantzun behar diegula”, aipatu du Livia Lópezek.


Gasteizko Udalak hitzarmen bat dauka Arabako Foru Aldundiarekin ASAJERrek ludopatiaren aurrean bideratzen dituen programa, eta informazio- eta orientazio-zerbitzuak garatzeko.

iturria - fuente: vitoria-gasteiz.org

PARTEKATU