Gasteizek Emakumeen Etxearekiko konpromisoa berritu du

okiko Gobernu Batzarrak Sorginenea-Casa de las Mujeres de Vitoria-Gasteiz elkartearekiko hitzarmena luzatzea onetsi du gaur, eta horrela aurten abian jarritako Emakumeen Etxearekiko konpromisoa berritu du hiriak. “Emakumeen Etxea kudeaketa-proiektu bateratua finkatzearen alde lan egiten jarraituko dugu, emakumeak ahalduntzeko espazio gisa ulerturik, partaidetzaren bitartez gizartea eraldatzeko, eta etxea topaketa, truke eta hausnarketarako espazio gisa ikusia izan dadin bultzatzeko”, adierazi du alkate Gorka Urtaranek.
Gasteizek Emakumeen Etxearekiko konpromisoa berritu du
29 Abendua | Gasteiz

Hitzarmenaren bitartez, elkarteak Etxanobetarren etxea erabil dezake Sorginenearen egoitza gisa, Berdintasun Zerbitzuak Ahalduntze Feministarako Eskolarako behar dituen espazio batzuk izan ezik.

Udalak 150.000 euro jarri ditu Sorginenea elkarteak 2020an bere ekintzak garatzerik izan dezan. Gainera, taldeak 30.000 euroko laguntza jasoko du eraikina egokitzen jarraitzeko. Orobat, higiezina mantendu eta garbitzeko gastuak hartzen ditu bere gain Udalak, besteak beste.

Sorginenea proiektua aurtengo irailean jarri zen abian, kolektibo feministetako eta berdintasunaren aldeko elkarteetako emakume desberdinekin kudeaketa eredua eta proiektuaren beharrak definitzeko partaidetza-prozesu bat egin ondoren; izan ere, aldarrikapen historikoa zen Emakumeen Etxea proiektua garatzeko eremu propio bat edukitzea. Prozesuaren buruan, hitzarmena sinatu zen 2019ko maiatzean, eta uda igaro ondoren ireki zen etxea.

Proiektuan bertan definitzen den bezala, emakumeen etxea inklusiboa, irekia eta askotarikoa da, eta honako helburu hauek ditu: Gasteizko erreferente bihurtzea emakume guztientzat eta feminismoaren eta berdintasunaren alde lan egiten duten kolektibo guztientzat, sormena, hausnarketa eta, batez ere, egiteko beste modu batzuk sustatzeko topagunea izatea, eta dibertsiorako toki goxoa eta ikasteko errespetu- eta ekitate-esparrua izatea.

iturria- fuente: vitoria-gasteiz.org

PARTEKATU