Itxaso Atutxa: “Iñigo Urkullu Lehendakariaren ibilbide politikoa borobilduko luke legealdi berri batek”

Bizkai Buru Batzarreko presidente andreak Lehendakariak lan egiteko eta adosteko erakutsi duen gaitasuna nabarmendu du, eta gaineratu du EBBk bere izena “aho batez” proposatu zuela
14 Urtarrila | BBB

OHARRA: Elkarrizketaren irudiak buletin honetatik jaitsi ahal dituzu bereizmen handian.

Itxaso Atutxak, Bizkai Buru Batzarreko presidenteak, Iñigo Urkullu Lehendakariaren figura balioetsi du eta gaineratu du Eusko Jaurlaritzaren Lehendakari gisa beste lau urte egiteak bere ibilbide politikoa “borobilduko” lukeela. Atutxak hitz horiek esan ditu gaur atzo bertan Euzkadi Buru Batzarrak hartu zuen erabakia azaltzeko. EAJren EBBK erabaki zuen Iñigo Urkullu Renteria Lehendakarigai gisa proposatzea 2020an zehar Eusko Legebiltzarrerako egingo diren hauteskundeei begira. Atutxak gaineratu du erabakia “aho batez” hartu zela aberri exekutibaren bileran.

Ildo beretik nabarmendu du Urkulluren proposamenak ez duela “inolako desadostasunik” eragin EBBren baitan “ez proposamena egiteko orduan ezta aukeratua izateko orduan ere” eta azaldu duenez “argi dago horrelako alderdikide bat daukazunean, EAJ-PNVren baitan horrenbeste erakutsi duena eta alderdi instituzionalean ere lan egiteko eta adosteko gaitasun hori eskaini duena, beste lau urtetan Lehendakari gisa izateak bere ibilbidea borobilduko luke” . “Nola utziko diogu joaten Lehendakaria bezalako balio handiko gizonari?”, galdetu du, eta aurreratu duenez “hauxe ez da hautagaia aldatzeko unerik egokiena”.“Politikan une egokiak interpretatzen jakin behar da eta Euzkadi Buru Batzarrak ez du ikusi hori egiteko une egokia denik”.

Carolina Darias Lurralde Politika eta Funtzio Publikorako ministro izendatu izanaz galdetuta, Estatuak Euskadiri zor dizkion transferentziez arduratuko dela aintzat hartuta, Atutxak esan du berak ez duela pertsonalki ezagutzen baina aitortu du “erreferentziak” heldu zaizkiola eta “adosteko jarrera” erakutsi omen duela, “eskarmentu handikoa dela eta hainbat ordu sartu dituela lanean eta akordioak lortzen” . Era berean esan du beste pertsona garrantzitsu bat egongo dela transferitu beharreko eskuduntzen alorrean eta hori Carmen Calvo presidenteordea bera izango dela “ondo ezagutzen du Gobernu biek orain arte egin duten ibilbidea”. “Gobernu berriak eratzen direnean hilabeteak igarotzen dira moldatze lanetan eta orain, gainera, hainbat kartera zatitu dira eta ikusiko

dugu moldatze lan horiek luzerako izango ote diren. Edozein kasutan, nik dakidala, hainbat lan nahiko aurreratuta daude eta epe laburrean helduko zaie. Beraz, ez dut uste Eusko Jaurlaritzaren eta Gobernu zentralaren arteko lehen bilerak lar berandutuko direnik”, berretsi du.

PARTEKATU