EAEko 252 udaletako alkate jaun-andreen aukeraketa prozesuak aldaketa gutxi ekarri ditu duela lau urteko toki gobernuekin alderatuta. Oraingoan ere, Euskadiko hiritarrek egonkortasuna balioetsi dute hiritarren botoetan zein akordio politikoei dagokienez. EAJ-PNVk, alkatetza gehien eskuratu dituen alderdiak, 122 makila hartu ditu 2015ean hartu zituen 121ekin alderatuta.