Financial Times aldizkariak Euskadiri aitortu dio atzerriko inbertsioak erakartzeko gaitasuna

Taldeak SPRIk eta Eusko Jaurlaritzak enpresa munduan garatzen duten estrategiaren lau alderdiak saritu ditu
Financial Times aldizkariak Euskadiri aitortu dio atzerriko inbertsioak erakartzeko gaitasuna
01
Martxoa
2019
Berria
PARTEKATU
01 Martxoa 2019 | Berria

Alex Arriola SPRI taldeko zuzendari orokorrak Cannesen jaso du Financial Times taldeko Fdi Intelligence aldizkariak “berriz ere “ Euskadiri egin dion aintzatespena, atzerriko inbertsioak erakartzeko lurraldea dela nabarmenduz, Eusko Jaurlaritzak aditzera eman bezala.

Oraingo honetan SPRI Taldearen eta Eusko Jaurlaritzaren `Invest in the Basque Country´ estrategiaren lau alderdi saritu dira: ezarrita dauden enpresei laguntzekoa, Bind 4.9 startup-ei laguntzeko programa publiko-pribatua, pizgarriek emateko sistemak eta Euskadira atzerriko inbertsioa erakartzeko proiektuetako bat, Viralgen AEBko enpresarena,hain zuzen.

PARTEKATU

INTERESATU ZAITEZ