Izaskun Bilbao Barandicak Bruselan salatu du PP,Ciudadanos eta Vox alderdien aldetik egiten ari den “Europaren kontrako gurutzada” . Europako Parlamentuko diputatu andrearen aburuz, alderdi politiko hauek sustatzen dituzten jokaerak, Europako erakundeen dotrinaren arabera “hitzarmenak urratzen dituzte estatu kide baten barneko ordenamendua urratzen dutelako” eta EBren baloreen kontra eta “Aniztasunean elkartuta” goiburuaren kontra egiten dutelako. Horregatik, Batzordeari eskatu dio esku har dezala lurraldeen arteko tentsio berri eta sendoagoei aurrea hartzera begira.
Europako Parlamentuko euskal diputatuak ekimen hau martxan harri du “aniztasunaren, elkarbizitzaren eta bakearen kontrako benetako gurutzadaren aurrean aurkitzen garelako. Gurutzada dago Europaren eraikuntza animatzen duen espirituaren eta Europako Parlamentuak pentsatzen duenaren antipodetan. Beraz, honen bidez hiruko hau animatzen dut hemen bertan gehiengo nagusi batek Europako gutxiengo nazionalen inguruan onartu zuen azken txostena irakur dezala eta txostenaren edukia aldera dezala jokaera zaharkitu eta Europaren kontrako horrekin. Nekatuta nago beren burua “konstituzionalista” deitzen duten alderdietako buruei entzuteaz, legea ez betetzeagatik pozik agertzen direla eta azken aldi honetan legeak bete gabe eman diren lau hamarkadaren buruan egoera zuzentzeko hartzen ari diren neurriei kontra egiten dietela ikusteaz. Halaber, jarrera berberarekin jarraitzea eta Europan lekua daukaten erakundeetara eta eskuduntzetara zabaltzea proposatzen dute, besteak beste Ekonomia Itunaren esparrura eta Ertzaintzara. Nazionalismo zaharkitua eta Europaren kontrakoa proposatzen dute, ez du laguntzen guk behar dugun etorkizuna eraikitzen”.