EAJ-PNV-k Mendizorrotza hobetzearen aldeko apustua egin du, kirol profesionalaren eta denbora libreko kirolaren interesgune gisa, Gasteiz kontsolidatzeko egin duen bere estrategiaren goi muturra moduan

Ramiro González adierazi duenez Araba ez da bere indar industrialagatik bakarrik ezaguna, baizik eta Green izaerak eta kirol-jarrerak ere indartsuak direla; eta hortaz, bere tokia indartu beharra du, Europako kirol herrialde handienetako bat izateko

EAJ-PNV-k Mendizorrotza hobetzearen aldeko apustua egin du, kirol profesionalaren eta denbora libreko kirolaren interesgune gisa, Gasteiz kontsolidatzeko egin duen bere estrategiaren goi muturra moduan 08Apirila 08 |
ABB

PARTEKATU

Araba Buru Batzarreko lehendakari Jose Antonio Susok, Gasteizko Alkate Gorka Urtaranek eta Arabako Diputatu Nagusi Ramiro Gonzalezek gaur, Euskadiko hiriburua kirol profesional eta denbora librearen interesgune bihurtzeko estrategiaren oinarriak aurkeztu dituzte. Mendizorrotza futbol zelaiaren hobetze eta handiagotzea, EAJ-PNV-ko burukideen iritziz, beti ere herrialdearen motor ekonomiko gisa, kirol-osasun binomioa indartzeko beren estrategiaren goi-muturra da.

Jose Antonio Susok, EAJ-PNV-ren Mendizorrotza estadioaren birmoldaketa eta handitzearekin duen konpromisoa berretsi du “kirol profesionalaren eskari berriei erantzun ahal izateko, hiriak estadio moderno bat izan dezan. Dagoeneko, udal estadioa izaten jarraituko duen zelaia eraberritzeko beharrari erantzuna emate aldera Udalak, Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak sinatutako finantza konpromisoa dugu. Hiriak, XXI mendeko futbol profesionalaren beharrei erantzuteko gai den maila goreneko zelaia merezi du. Euskadiko hiriburuak estadio onenetariko bat izan dezan nahi dugu” azpimarratu du Jose Antonio Susok.

Bestalde, Arabako Diputatu Nagusi Ramiro Gonzálezek, Deportivo Alavesek, Herrialdearen nazioarteko zabalkunde elementu gisa duen papera azpimarratu du. “Oraintxe bertan Arabaren izena darama mundu osoan zehar. Lehen mailako kluba eta taldea dugu eta nabaria da zelaia hobetu eta handiagotu beharra dagoela. Gure apustuak munduko txapelketa garrantzitsu batzuenetan klubaren proiektua finkatzeko aukera luzatuko digu eta era berean, bestela ihes egingo lizkiguten lehen mailako ekitaldiak hartzeko aukera luzatzen digu.
Laburbilduz, EAJ-PNV-k Arabak Europako kirol herrialde handienetako bat izateko tokia kontsolidatu eta hobetzea ere du helburu, Araba industriala delako, Green ere bai, baina horrez gain, kirolaren herria da eta horregatik oso garrantzitsua da kirol instalazio mota guztiak izan ditzagula”.

Mendizorrotza estadioaren birmoldaketaren aldeko zalantzarik gabeko apustua, kirolak bere alderdi profesional, ekonomiko, sozial eta aisialdian hirian dituen potentzialak aprobetxatzeko eta herrialdearen garapen ekonomikoaren motor bihurtzeko EAJ-PNV-ko arduradunen estrategia partekatuaren gakoa da. Ildo honetan, 4 dira, Gasteiz kirol Barrutia estrategia oinarritzen diren ardatzak.

1. ardatza: Kirol instalakuntzen hobetzea

Alde batetik, hiriko kirol azpiegituren hobetzea eta sendotzea. “Gasteizek kirol mota handi bat praktikatzeko 249 pista dituzten 44 instalakuntzen sare inbidiagarri bat du. Edozein hirik ez duen sare bat eta kirol- praktikatzea sustatzen duena. Hobetu eta mantentzearen aldeko apustua egiten jarraituko dugu”, adierazi du Gorka Urtaranek, zeinek, gainera, legealdi honetan, udal kirol instalazioak hobetze aldera, ia 12 milioi euro inbertitu direla gogoratu duen.

2. ardatza: Talentua, kirol medikuntza, ikerkuntza eta formakuntzan

Bigarren tokian, gaur aurkeztutako proposamenak estrategikoki, arabar marka daraman kirol medikuntzaren gaitasun profesionala aprobetxatu nahi da. Izan ere eta zalantzarik gabe, eta besteak beste, Mikel Sánchez eta Eduardo Anitua osagilea bezalako nazioartean aintzatetsitako adituen eskutik, kirolarekin erlazionatutako medikuntza- ikerkuntza eta soluzioen erreferente da. Gainera, ardatz honi, UPV-EHUk gure babesarekin bultzatutako osasunarengan ariketa fisikoak duen eraginaren inguruko Ikerkuntza Zentroa eta Gasteizen Kirolaren Zientziak eskaintzeko iragarritako Euneiz Unibertsitatea.

3. ardatza: Kirol ekitaldien antolakuntza

Herrialdeak eta hiriak, lehen mailako kirol ekitaldiak erakartzeko eta antolatzeko duten gaitasuna, EAJ-PNV-k Gasteiz kirolaren hiri gisa kokatzeko estrategiaren beste oinarrietako bat da. Datu bakar bat: Kirol turismoak 2017an Estatu mailan 14.000 milioi euro inguru eragin zituen eta 11 milioi pertsona mugitu zituen, INEk eta Egaturrek argitaratutako informazioaren arabera. Azken hamarkadan, Estatuan kirola praktikatzera datozen atzerritarren joan-etorriek eragindako gastua %50,3 hazi da.

Laster helduko den saskibaloiko Final Four-a, Erreginaren Kopa, Deportivo Alavesen partidak, Martin Fiz Maratoia, Ironman proba, Euskadi Extrem BBT-a eta Ultratail-a agerian uzten dute “prest garela kirol ekitaldiak hartzeko eta gainera, ondo egiten dakigula. Gasteizen kirola praktikatzea atsegin dugu eta kirol ikuskizun eta txapelketak ikustea atsegin dugu. Besteak beste, Martin Fiz, Almudena Cid, Maite Zúñiga, Juanito Oyarzabal, Pou anaiak, Elena Loyo, Joseba Beloki, Pablo Laso, Iñigo Bidondo, Patxi Peula, Ortzi Acosta, Maider Unda, Eli Pinedo eta Patricia Elorzak, gure Alavesarekin, Baskoniarekin, Araskiarekin, Zuzenakin eta Araberriarekin batera, munduan osoan Gasteiz eta Arabaren izen ona zabaldu dute. Gaitasun hori ez da aukera soil gisa ikusi behar. Are haratago begiratu behar dugu eta estrategikoki hirian, gure erakarpen profesional eta aisialdiaren potentzial eta talentuari etekina atera behar diogu, Gasteiz, ikerkuntza, heziketa eta kirola praktikatzeko eta ikusteko erreferente bihurtzeko”, defendatu du Gorka Urtaranek.

Horren inguruan, Ramiro Gonzálezk gaineratu du, esaterako, hurrengoko Final Four-a bezalako lehen mailako ekitaldiak hartzea “egia bihurtuko dira, izan ere, bere garaian, Arabako Foru Aldundiak, Europako kirol pabilioi onenetako bat eraikitzeko ahalegina egin zuen. Apustu hori gabe, mundu mailako kirol ekitaldi hau hartzerik ez genuke izango”.

Gainera, Gasteiz nazioarteko atleta eta kirol talde andanek, euren aurre-denboraldiak eta kirol kontzentrazioak prestatze aldera aukeratutako tokia da. Nazioarteko atleta eta taldeek, europar udan euren entrenamenduen base bihurtzen dute Gasteiz eta Euskadiko hiriburutik, Europan barrena egiten diren txapelketa desberdinetara doaz. Gasteiz aukeratu duten selekzioen artean nabarmentzekoak dira, adibidez, Amerikako Estatu Batuetako igeriketa eta waterpoloko selekzioak, Bartzelonako mundiala prestatzeko gure hiria aukeratu zutenek. Jarraian bost urtez, Australiako triatloi selekzioa dugu. Hirian kirol stage desberdinak (padel, atletismoa, hipika, etab.) eta saskibaloi eta futbol nazioarteko campusak antolatzen dira ere.

4. ardatza: Oinarrizko kirola eta pertsona guztientzako kirola

Estrategiaren laugarren ardatza, duda gabe, hiriko kirol federakunde, klub, fundazio eta elkarteen bitartez, oinarrizko kirolaren ardura eta babesa eta guztiontzako ariketa osasungarriak sustatzea da.

Gasteizen geroz eta kirol gehiago praktikatzen da. Adibide gisa, udal kirol ekipamendu sareak 95.000 abonatu baino gehiago ditu egun. 10 gasteiztarretatik 4, udal kirol ekipamenduetako abonatuak dira.

EAJ-PNV-ren beste plan zehatz bat, emakumeek kirola praktika dezatenerako laguntza da. Legealdi honetan egindako ikerlan baten arabera, arrazoi desberdinak direla eta, gizonezkoek baino kirol gutxiago egiten dute adin gutxiagoko gazteek. Plan honen xedea, neskatila eta neska gazteen artean kirola erraztu, suspertu, babestu eta sustatzea da.

EAJ-PNV-ren apustua, kirola praktikatzeaz gain, kalean ariketa fisikoa sustatzea da. Kirolaren bitartez, hiriko espazio publiko eta berdeguneen erabilera sustatu nahi da. Honelaxe aintzat hartu da berriki, Kirol Park kanpainan. Izan ere, Gasteizek, paseatzeko, running egiteko, bizikletan ibiltzeko edo zaldi gainean ibiltzeko hamar milioi metro kuadro parke baino gehiago ditu; Eraztun Berdeko 6 parkeak eta oinezkoentzako bide-sare zabala, txirrindulan ibiltzeko pistak eta hirian barreneko txoko desberdinetan, osasun parkeak.

Interesatu Zaitez