Ramiro González: “Gure konpromisoa kuadrilla bakoitzean benetako eskualdeko garraio sare bat ezartzea da, herrien arteko harremana eta bizitza areagotzeko”

Arabako ahaldun nagusiak eta berriro ahaldun nagusi izateko aurkeztuko den EAJ-PNV hautagaiak, Ramiro Gonzálezek, eskualdearen eta horren etorkizunaren egoera aztertu du udal hauteskundeetarako Lautadako Kuadrillako EAJ-PNVko hautagaiekin batera egindako lan-jardunaldi batean

Ramiro González: “Gure konpromisoa kuadrilla bakoitzean benetako eskualdeko garraio sare bat ezartzea da, herrien arteko harremana eta bizitza areagotzeko” 06Apirila 06 |
Araba

PARTEKATU

Ramiro González Aguraineraino hurbildu da gaur goizean udalerriko bizilagunekin EAJ-PNV alderdiak Lautadako Kuadrillaren, horren udalerrien eta horien etorkizunaren gainean duen ikuspegia partekatzeko. Berriro Arabako ahaldun nagusi izateko aurkeztuko den hautagaiak, udal hauteskundeetarako Eusko Alderdi Jeltzalearen Lautadako hautagaiekin batera, lurraldean inbertsioa handitzeko beharra azpimarratu du, Arabako Foru Aldundiak azken lau urteotan egin duen bezala. “Ildo beretik lanean jarraitzeko konpromisoa adierazi dut, lurraldean eta, zehazki, kuadrilla honetan, inbertsio gehiago eginez eta lurralde-orekan eta -kohesioan sakontzen duten jarduketekin. Gure konpromisoa kuadrilla bakoitzean eta baita Lautadan ere benetako eskualdeko garraio sare bat ezartzea da, herrien arteko harremana eta bizitza areagotzeko”, adierazi du.

Lan-jardunaldian zehar, Arabako ahaldun nagusiak Lautadan amaitzear dagoen legegintzaldian egin diren foru jarduketak errepasatu ditu eta, besteak beste, honako ekintza hauek nabarmendu ditu: TEFFFren bidez tokiko erakundeetan egin den finantzazioaren gehikuntza eta 24 orduko zerbitzua eskaintzen duen Aguraingo SISEU martxan jarri izana; azken ekintza hori gauzatu duen proiektuari esker, Arabako foru suhiltzaileek zerbitzu integrala eskaini ahal izan diote lurraldeari.

“Foru araua aldatzeko gure konpromisoa bete dugu, administrazio-batzarrei, udalerriei eta kuadrillei egindako banaketa % 0,5ean areagotzeko, eta horri eta hartu diren gainerako neurriei esker, tokiko erakundeek, 2018an, 2015ean baino ia 36 milioi euro banatu zituzten”, azaldu du. Baina Arabako erakundeek ez dute bakarrik TEFFFren bidezko finantza-muskulu indartsuago batez gozatu, “foru gobernu honek lurraldearen alde egiten duen apustua argia eta agerikoa da eta nahikoa da ikustea nola Obra eta Zerbitzuen Foru Planeko eta Obra Txikien eta Bidezidorren Planeko kontsignazioek modu iraunkorrean eta 2018an 18 milioi euroak gainditu zituzten, ia orain dela hiru urte baino lau milioi gehiago”, nabarmendu du Ramiro Gonzálezek.

Abiadura handiko Interneta

EAJ-PNVk erakundeetatik lurraldearentzako bultzatu dituen hobekuntzen ildoan, ez da ahaztu behar Araba Konektada programa, euskal ekonomiaren eta industriaren lehiakortasunaren hobekuntzan eta konektagarritasunerako sarbidean aukeren berdintasunean laguntzen ari den programa. Azken xede horretarako, programaren bidez, abiadura handiko interneta eramaten ari da Arabako azken txokoraino. “Dagoeneko banda zabaleko sarbidea duten ehundaka nukleo daude eta, laster, beste ehun inguruk izango dute estaldura. Dulantzin aste honetan egingo da instalazioa, baina benetan garrantzitsua dena da Elburgo eta Eguileta edo Arriola eta Ilarduia bezalako herrigune txikiek orain dela gutxi arte honaino iristea ezinezkoa zirudien teknologiaz gozatzeko aukera dutela”, nabarmendu du hautagaiak; era berean, “2019. urte amaieran denek aukera berberak izango dituztela” gaineratu du.

Baina ez da atzera begiratu behar bakarrik, Ramiro González eta EAJ-PNVk eskualdearen etorkizunarengatik begiratzen dute eta oinarriak ezarriak dituzten zenbait neurritan aurrera egitea nahi dute. “Neurrietako bat Eskualdeko Garraio Planaren garapena izan da. Legegintzaldi honetan zehar plan hori ikusarazi da eta hurrengo legegintzaldian modu integralean garatuko da”, adierazi du Gonzálezek.

Lautada

“Lautadan garraioa indartu behar dugu, herrigune guztietako bizilagunak beren artean erlazionatu daitezen eta, adibidez, Agurainera, Dulantzira edo Asparrenara hurbiltzeko. Erraztu egin behar da bankura, medikuarengana edo aisialdi-gune batera joatea. Eskualdeko garraioa baliagarria izan behar da gure lurraldeko herrien artean bizitza eta harreman gehiago egon dadin. Gure konpromisoa Araban, orokorrean, eta, zehazki, Lautadan, datorren legegintzaldian eskualdeko benetako garraio sare bat ezartzea da. Arabako Foru Aldundiaren garraioak lotura hori konpondu behar du, bai eta Gasteizekin lotura ere”, gaineratu du.

Interesatu Zaitez