Izaskun Bilbaok Mediterraneoko arrantza plana hartu du “kolapsoa saihesteko azken aukeratzat”

ALDE taldeko presidenteordeak Europako urte anitzeko plana babestu du gaur, mendebaldeko Mediterraneo itsasoko arrantza stock-ak gaur egun kudeatzen dituzten estatuetako planak ordezkatuko dituena. Bilbao Barandicak esan du ur hauetan arrantzaren kolapsoa saihesteko aukera bakarra izango dela
Izaskun Bilbaok Mediterraneoko arrantza plana hartu du “kolapsoa saihesteko azken aukeratzat”
04
Apirila
2019
Berria
PARTEKATU
04 Apirila 2019 | Berria

Euskal Eurodiputatuak atzo arratsaldean hitz egin zuen Euroganberak Bruselan arrantza sektoreari buruz egin diren bi txostenak eztabaidatzeko egin duen Osoko bilkuran. Biak bozkatu eta onartu ditu gaur Europako Parlamentuak. Lehenak ezartzen du Europako urte anitzeko plana mendebaldeko Mediterraneoko uretarako. Bigarrenaren xedea izango da Arrantzarako Euskal Funtsaren irizpideak ezartzea. Lehenari dagokionez, ALDEko Presidenteordeak atzoko eztabaidan nabarmendu zuenez edukia “ez da nirea, ez da nik nahiko nukeena, ez da nik proposatu edo defendatu nuena. Baina estatuz estatu egin den eta eraginkortasunik ez duen sistemarekin amaitzeko eman daitekeen erantzun bakarra da. Txosten zientifiko zorrotzenek egiaztatu dute ur hauetan gehiegizko arrantza egin dela eta kolapso arrisku handia dagoela”. 

PARTEKATU

INTERESATU ZAITEZ