Eneko Goiak Alkain eta Labayenen legatua aldarrikatu du etorkizuneko Donostia eraikitzeko

Egungo alkate eta alkate izateko hautagaiak anbizioa eskatu du hurrengo hamarkadetako hiri-proiektuak diseinatzeko

Eneko Goiak Alkain eta Labayenen legatua aldarrikatu du etorkizuneko Donostia eraikitzeko 03Apirilak
2019
2019 ApirilaK 03 |
Donostia

PARTEKATU

EAJ-PNVren Donostiako alkategai Eneko Goiak azpimarratu du, Jseus Maria Alkain eta Ramon Labayen demokrazioako lehen bi alkateen lana, administrazioa ordenatzeko, Donostiak aurrera egiteko lehen pausoak emateko, eta egun ezagutzen dugun Donostiaren zutabeak jartzeko. Horren harian, Eneko Goiak honakoa adierazi du: “Orain guri dagokigu legatu horren lekukua hartzea eta etorkizuneko Donostia konfiguratzeko erabakiak hartzea”.

Adierazpenok egin ditu Goiak Gipuzko Buru Batzarraren egoitzan egindako ekitaldian lehen udal-hauteskudeen 40.urteurrena oroitzeko. Bertan parte hartu du ere Gipuzkoako Diputatuen Kongresurako hautagai Joseba Agirretxeak. EAJ-PNVren Donostiako alkategaiak Jesus Maria Alkain eta Ramon Labayenen legatuari buruz hitz egin du eta honakoa esan du: “Legatu hori defendatu, eguneratu eta etorkizunera proiektatu nahi dugu”.

Horiek horrela, Eneko Goiak adierazi du, bidegorrien lehen metroak edo kulturarekin lotura duten hainbat proiektu bultzatu zituztela Alkainek eta Labayenek, besteak beste, Zinemaldiaren, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren, Kursaal jauregiaren proiektuaren, edo Udako Ikastaroen bultzada. Eta erabaki horiek une zailetan hartu baziren ere, denborak erakutsi du erabaki ausartak izan zirela, izan ere, hiriaren modernizazioa, kulturaren aldeko apustua, bizi-kalitatearen mantentzea eta nazioarteko proiekzioa lortu zuten.

Goiaren ustez, erabaki horiei esker, egun beste batzuk hartu behar ditugu martxan dagoen eta ilusio handiz etorkizunari begiratzen dion Donostiaren norabidea sendotzeko. Eta besteak beste, segidako erabakiak: Topoaren aldeko apustua egiten jarraitzea; kale gehiago oinezkoentzat egitea; bidegorri kilometro gehiago egitea; industria-jarduera, talentua, berrikuntza eta ezagutza erakartzeko apustua egitea; gure nortasunaren alde egiten jarraitzea, eta horretarako ezinbestekoa da kultura; eta Donostiaren etorkizuneko hazkundearentzat giltzarri diren gune berriak sortzeko apustua egitea, besteak beste, Liolako kuartelak edo Martuteneko kartzela.

Horrenbestez, Donostiako alkategaiak segidakoa gaineratu du: “Legealdian zehar plan estrategiko batean lan egin dugu, hain zuzen ere, hiriaren norabidea 2030 arte zehaztuko duen plan estrategikoan. Eta plan horrek apustu argiak egiten ditu: hiri oparo baten alde; etxebizitzen beharrei aurre egiten dien hiriaren alde; mugikortasun hobeagoa duen hiriaren alde; eta kultura, gastronomia, zientzia edo berrikuntzaren alde”.

Hortaz, Goiak honakoa esan du: “Baldin eta Donostia goi mailan jarraitzea nahi badugu anbizioa izan behar dugu. Eta hautagaitza osatzen dugun gizon-emakumeok lanean jarraitu nahi dugu eta jarraituko dugu Donostia indartsu baten alde, hain zuzen ere, mundura proiekzio handia duen Donostiaren alde. Eta horretarako, talde hau eta EAJ-PNV ezinbestekoak gara etorkizuneko Donostiaren zutabeak jartzeko”.

Interesatu Zaitez